Hara partikularrek 1500 eusko kontu irekien maila gainditua dute, 600 profesionalen kontuak barne sartu gabe! Kontua ireki duten 1500.  eta 1501. bazkideek, Patrick Caplat eta Julie Mundubeltz, zergatik kontua irekitzea erabaki duten azaltzen digute.

Beste hozka bat gainditua izan da ere, hilabetero 60 000 eusko sartzen baitira eusko kontuetan. Horrela, zirkulazioan den eusko kopurua etengabe gora egiten ari da, egunero ekonomia birtokiratzearen eta euskararen erabilpen publikoaren aldeko Euskoaren ekintza indartuz!

Patrick Caplat.

Eusko kontua ireki duen 1500.kidea zira. Zergatik egin zira Eusko kidea?

Patrick Caplat: Kide naiz hasieratik. Niretzat, Euskoa Iparraldea, eta zabalagoki Euskal Herria, aldaketa sozialaren laborategi egiten duten ekintza genial horietariko bat da. Gizarte zibilak bultzatu duen aldaketa bat da. Azken horiek kapitalismoari tokiko alternatibak proposatzeko bere burua bere gain hartzen du. 2013 urtetik euskoa erabiltzea engaiatuz, garaiko laguntzaileei beraiekin ginela errateaz gain, elkartasuna, ekonomia tokiko garapenean birkokatzea, etabar aldarrikatzea zen ere. Euskoa erabiltzeko 1000 arrazoi on daude!

Julie Mundubeltz: Nagusiki tokiko moneta horren biziarazteak bultzatu gaitu, ekologia eta elkartasuna bultzatzen duelako, eta bistan da euskara sustatzen du ere. Eskolaren bestan kidetu nintzen euskoan, joan den apirilaren 13an, Euskal Monetako ordezkari bat printzipioak aurkeztera hurbildu zaidalarik, oso sinplea da gainera.

Zergatik eusko kontua irekitzea erabaki duzu? Zure Euskoaren erabilpena billeteetan mugatzen ahal zenuen?

Patrick Caplat: Segida naturala bat iruditzen zitzaidan. Plazer bat da ikustea euskoak toki zentrala bat hartzen duela gure eguneroko bizian. Euskokartaren abantaila da euskoak beti zurekin badituzula nahiz eta billeterik ez izan. Billeteak izateko bidea errazten dizu ere, aski baita aldagune batera joatea zure kontutik berehala dirua ateratzeko.

Julie Mundubeltz: Eusko kontu bat ireki dugu Oihana ikastolan diren gure haurren eskolako hilabetesaria ordaintzeko. Gainera, bankuko txartelarekin dut gehien bat ordaintzen usaian, beraz, tokiko komertsanteak euskokartarekin ordaintzea oso praktikoa da ere. Eusko kontu hori oso erreski irekitzen da, kudeaketa oso erraza da, bankuko kontu bat bezalakoa, eta gainera ekintza on bat egiteko aukera ematen dizu xahutzen duzun diru zamaren %3a kidetzen zirelarik lagun bezala aukeratzen duzun elkarteari emana baizaio. Horri esker elkarteak zenbait proiektu bultzatu ditzazke.

Zein bidetik ireki duzu zure eusko kontua?

Julie Mundubeltz: Ikastolaren bestan zuzenean. Bertan zegoen euskoko pertsonarekin berehala bete ahal izan ditut eusko kontua irekitzeko beharrezkoak ziren dokumentuak.

Patrick Caplat: Martxoan iragan zen azken Eusko Egunean laguntzaile batzuekin hitzeginez erabaki nuen eusko kontua irekitzea. Nire datuak besterik ez nituen eman ez bainuen kontua irekitzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak nirekin. Ondotik, Euskoko Fabienek behin baino gehiagotan deitu nau, pazientzia askorekin, www.euskalmoneta.org webgunera sarrarazi eta orria betetzen lagundu dit minutu gutxitan: milesker ainitz jauna!