Eusko talde osoak deneri urte ezin hobea opatzen dizue 2019rako !

Euskoari ere opa diezaiogun urte hobekitzailea Euskal Herri ekologiko, elkartasunezko eta euskaldunago batentzat ! Eta aitzinamenduetan 2018 urtea izana den bezain aberatsa, hortan iragan bait ditugu etapa garrantzitsuak :

Miliun bat eusko zirkulazioan

Urrian zirkulazioan diren euskoen miliuneko alartzea gainditu dugu, eta Europako tokiko moneta garrantzitsuena bilakatu gira !

Euskoak gero ta gehiago ibiltzen dira, sare gero ta handiagoan, 2018 hondarran konda zitzaizken 820 profesional bederen : komertsio, enpresa, elkarte, laborari, artesau, baita ere zerbitzu publikoak hala nola Hendaiako kantina, Azkaineko liburutegia edo Bastidako trinketa.

Euskoko erabiltzaileek gero ta aldaketa gehiago egin dituzte euroetarik euskotara 2018an, +%30 2017-ri begira ! Emendaketa handia da, eta dinamika aitzina doa : 48 000 euskoz gora sartzen baitira partikularrek ideki 1245 konduetan.

Beste berri ona : euskoak gero ta hobeki kurritzen dira, 2013 ko bultzaketaz geroztik lehen aldikotz profesionalen berraldaketak (euskotik eurora) gibeldu bait dira (-%3). Erran nahi baita enpresa eta elkarteek gero ta errexagoki kausitzen dituztela aterabideak euskoen berrerabiltzeko.

Herri eta elkargoaren inplikazioa

2018 urte garrantzitsua izan da bertako kolektibitateen parte hartzearekiko euskoan. Urte hondarrean 17 herriek beren eusko harpidetza bozkatu zuten, baita ere Euskal Hiriguneko kontseilu permanenteak, aho batez. Horietarik zonbaitzu hasi dira eusko pagaketak onartzen beren tokiko zerbitzu publikoetan.

Horrez gain, eta lehen aldikotz, kolektibitate horiek oro paga dezazkete beren gastuak euskotan (hautetsi ordainsariak, enpresa fakturak, elkarteen dirulaguntzak…) Baionako hiriak eta euskoak prefeturaren aurkakotasunaren kontra lortu duten garaipenari esker. Manera eraginkorra kolektibitateentzat diru publikoa lurraldean egon dadin.

 “Mon Projet pour la planète” kanpaina 

Bere klima planaren kari Transizio ekologiko eta elkartasunezko ministerioak 2018 hasieran bultzatzen zuen « Mon projet pour la planète » lehiaketa. 2018ko apirilaren 12-tik maiatzaren 11-rat, izan gira 2700 baino gehiago interneten euskoarentzat bozkatzen, hala nola atxikiak ziren 420 transizio ekologiko proiektuen artean gurea den gehien sustengatua izan frantses estatu osoan !

Milesker handi bat zueri 2018 urte handi horrentzat, zuengan kondatu ahal izan dugulako behar izan dugun aldi oroz, eta zuengan kondatzen dugu ere 2019ko !