“Nire lehengaiak tokikoak dira, Iparraldean berreskuratuak eta erosiak”

Zure enpresa bi hitzez laburbildu dezakezu?
H Berri, berreskuratuak izan diren oihalekin lan egiten duen jostun ateilerra bat da.
Gaur egun, jantzien industriak kontsumora bultzatzen gaitu, eta, joera horren aurka noa jantzi zaharrekin sortuz eta pieza bakarreko kolekzio txiki bat proposatuz.

“Slow fashion”-aren kontzeptua aldarrikatzen duzu. Zer da?

“Slow Fashion” kontzeptuak moda jarraitzeko aukera ematen du kontsumo arduratsuago bat izanez.

Iaz lehiaketa bat irabazi zenuen. Aipatzen ahal diguzu zer zen xehekiago?

Uztailan «the oversew fashion awards» lehiaketan sari bat irabazi nuen. Lehiaketa Zelanda Berria izan zen. Bittori izeneko soineko bat sortu nuen jean eta beroki batekin.

Zein izan da Euskoan sartzeko zure arrazoi nagusia?

Nire lanentzako baliatzen ditudan lehengaiak tokikoak dira hemen erosiak edo berreskuratuak dira. Nire sorkuntzak bertan eginak eta salduak dira, horregatik euskoan kidetu naiz.

Eusko sarean sartuz zure usaiak aldatu dira (bezero berria, tokiko hornitzaile berriak)?

Momentuko nire aktibitatea nire inguruko jendeen artean (lagunak, gurasoak…) garatu da, edo batak besteei erranez.
Baina, eusko sarean sartuz nire burua ezagutaraziko dudala espero dut, bezero berriekin harreman berriak sortuko ditudala, eta zendako ez hornitzaile berriekin.
H Berri ezagutu hemen