Urriaren 10ean, larunbatarekin, Donapaleun, Euskoak 30.000 eusko baino gehiago banatuko ditu 60 bat elkarteri, Eusko Elkarteen Eguna kari. Besta ederra izanen da, ekoizle merkatua eta elkarteen herrixka izanen dira!

2013tik 100 000 eusko baino gehiago banatuak!

Euskoa sortu zenetik, “Euskoaren %3” dohaintza Ipar Euskal Herriko elkarteentzat zinezko diru iturria da. Sistema horri esker, Eusko kide diren elkarteek beren babesleek (elkartea hautatu duten eusko kideak) urte batez Euskoz egindako erosketen %3aren pareko dohaintza ukaiten dute.
Euskoaren %3aren bidez, Euskal Herriko monetak ingurumena, euskara, elkartasuna, hezkuntza, laborantza herrikoia, kultura, kirola eta abarrekin zerikusia duten 60 elkarte inguru laguntzen ditu.
Euskoaren %3 dohaintzari buruzko informazio gehiago

Osasun protokola zehatza

Euskoak, parte hartzaileen segurtasuna lehentasun gisa jartzen du, eta osasun arauak eta gende arteko urruntzea errespetatuko direla segurtatzen dugu. Maskara beharrezkoa izanen da ekitaldiaren esparruan, eta kurritzeko zentzu bat plantan emana izanen da. Gel hidroalkoholikoa eskura jarriko dugu sartze eta ateratzeetan, baita elkarteen herrixkan eta ekoizle merkatuan ere bai. Dohaintzak emateko ekitaldian, distantziaz bereiziak dizanen diren kaderak izanen dira.

Hor izaitearen garrantzia

Legeak inposatzen dituen debekuetatik haratago, gaur egungo osasun testuingurua arranguratsua da, eta etxean egoiteko gogoa emaiten du. Beraz, dinamika ainitz arriskuan dira, kultura bizia, elkarte bizia, jendarte loturak…
Errazagoa izanen zen ekitaldi honen ezeztatzera, baina mantentzea erabaki dugu. Egokituz, noski, parte hartzaileen sekuritatea segurtatzeko, baina oraindik garrantzitsuagoa iruditzen zitzaigun gaur egungo egoera dela eta, Euskoaren proiektuaren funtsa segitzea, hau da elkartzea, elgarrekin egitea eta tokiko dinamiken sustengatzea!

Hitzordua urriaren 10ean, larunbatarekin, 9:00etatik 13:00etara Donapaleun!

Zuen sustengu eta presentziaren gain kondatzen dugu Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde ekiteko!