Euskal Moneta elkarteak Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, 2013ko urtarrilaren 31n jarri du zirkulazioan helburu bikoitz batekin: ekonomia birtokiratu eta euskararen erabilpen publikoa sustatu. Gaur egun 3800 kide partikularrek, 1053 enpresa eta elkartek, 23 herriko etxe kidek erabiltzen dute. 1588000 eusko zirkulazioan dira, billete moduan eta 2017az geroz Euskal Monetak kudeatu kondu numerikoen bidez.

Eusko sarean sartzen diren profesional guziak, ingurumenarentzat eta euskararentzat desafioen betetzen engaiatzen dira. Hauetariko bat, afitxaketa elebidunaren plantan emaitearena da. Desafio honen betetzen laguntzeko, Euskal Moneta itzulpenak egiten dituen Euskal Erakunde Publikoa (EEP)rekin elkarlanean ari da. Euskara garatzaileak, itzultzekoak diren datu bilketa egiten du profesionalaren lantokian, EEPri igortzen, berriz bidaltzen profesionalari eta azkenik itzulpenak plantan eman afitxaketa elebidunaren bidez erabiliak direla segurtatzen da.

MISIOA

Euskal Moneta sareko profesionalak laguntzea beren lan eremuan afitxaketa elebidunaren plantan emaiten.

EGINBIDE NAGUSIAK

  • Kide diren profesionalak lagundu hautatu duten « afitxaketa elebiduna » desafioaren plantan emaiten
  • Izaiten ahal diren trabak atzeman eta Euskal Monetak azken 3 urte hauetan duen esperientziatik aterabideak proposatu
  • Profesionala atzeman aterabidearen konkretizatzen lagundu
  • Ekintzei buruz komunikatu
  • Euskara garatzaileak, Euskara poloko koordinatzailearekin lan eginen du baita Euskal
    Monetako talde osoarekin

BEHARREZKO GAITASUNAK

  • Euskara eta frantsesaren menperatzea ahozkoan eta idatzian
  • Antolatzeko eta adaptazio gaitasunak eta autonomian lan egitea
  • Harremanerako erraztasuna, behatze eta komunikazio gaitasunak
  • Konbentzitzeko gaitasunak
  • Tresna informatikoen menperatzea (Word, Excel, …)
  • B gidabaimena ezinbestekoa


Enplegatzailea
: Euskal Moneta elkartea – Monnaie locale du Pays Basque Iraupena : 6 edo 9 hilabete, berriztagarria
Kontratu mota: lehen lan kontratu mugatua (ondotik mugagabea) Misioaren hasiera: 2020ko iraila hasiera
Soldata: Soldata minimoa (gara daitekena) + osasun kutxa
Asteko lan denbora: 24 ordu/astean (35orenera pasatzea posible)

CV eta motibazio gutunak bidali dante(a)euskalmoneta.org