Ezpeletan apirilaren 4ean iraganen den Eusko Egunean Esne Beltzak  kontzertu bat emanen du!

Aurresalmentak egiten ditugu: 200 txartel 10 eusko/euro-tan (15eusko/euro lekuan bertan).

Beste bi talde oso on izanen dira ere Esne Beltza baino lehen (izenak ondoko asteetan helaraziko dizkizuegu). Baita egun guzian programazio eberatsa ere bai:

Goizetik,

– gurmanten merkatuan, saltzaileen lekuko ekoizpenak jastatzeko “Euskal brunch” bat izanen da

– Michel Berhocoirigoin, Christine Bessonart, Henri Latxague, Jean-Louis Laka…k animatutako Ezpeletako auzapez ohiaren ibilbidea kondatzen duen “Andde Darraidou-ren urratsetan” izeneko hitzaldi bat

– Doxpi trinketean, ez ohizko pilota desafio mixto bat!

– Haurren xoko bat animazioekin egun guzian

Arratsaldean :
– Léon Darraidou-k eginen duen Ezpeletako bisita
– Amis de la Terre-France-eko Alma Dufour-ek bigarren konferentzia bat animatuko du “hurbileko komentsio ttipia edo Amazon eta banatzaile haundiak?”
– Gabi Etchart-ek animatuko duen «Euskal Herkulak» indar joko desafio berezi bat

 

2020ko agendetan idatzi: Ezpeletan 2020ko apriralen 4ean iraganen den Eusko Egun hau, ikaragarria izanen da!