Euskoko talde guztiak urte amaierako besta onak opa dizkizue! Gure bulegoak abenduaren 21etik 30a arte hetsiak izango dira, eta langileen zati handi bat oporretan egongo da urtarrilaren 6a arte, Euskal Monetarentzat urte aberats eta mamitsu baten ondotik. 2019 urtea markatu duten gertakari garrantzitsu batzuetara itzulera…

Handitze «Euskonentziala»!

1,6 milioi eusko gehiago zirkulazioan ditugu, iaz, data berdinean berriz 500 000 eusko baino gehiago ziren. Gainera 1 000 profesionalen mailaziurrenik gainditua izanen da urte amaiera honetan (Iaz 820 zirelarik)… Euskoa handituz doa… Seinale guztiak baikorrak dira Euskoarentzat. Europako lehen moneta osagarria izateaz gain, erreferentzia bat bilakatzen da trantsizio ekologikoaren proiektuek hozka bat gora dezaketela frogatuz!

Eusko Elkarteen Eguna

Urriaren 19an, larunbatarekin Donibane Lohizungo merkatuan lehen Eusko Elkarteen Eguna iragan da. Orduan, 29 066 eusko emanak izan zaikie 50 bat elkarteei Eusko %3aren dohaintzaren banaketaren karietara. Ipar Euskal Herriko elkarteekiko elkartasun sistema hori oraindik luzaro iraunen du, eta Ipar Euskal Herriko elkarte guztiek eskuratu dezakete!

Euskoz Hobe kanpainaren abiatzea!

Ipar Euskal Herriko milaka lagunek euskararen, tokiko enpleguaren, laboratza herrikoiaren… alde dira. Baina guztiek ez dute Euskoa baliatzen egunero. Ekintzara pasa arazteko hainbat gaietan banatua den «Euskoz Hobe! Euskoaren hobeto da» kanpaina abiatu dugu.

Adibidez, «Euskara babestea ongi da, baina euskoz hobeto da!», zeren Euskoa baliatuz komertsantak afitxaketa elebiduna jartzea bultzatzen ditugu. Hori bi langileen laguntzari esker egiten dugu, Maika eta Peio. EEPrekin batera diruztatuak diren enplegu horiei esker denbora osoa afitxaketa elebiduna bultzatzen ematen ahal dute.

80 bat informazio mahai!

80 bat informazio eta kidetze mahai egin dituzte Eusko taldeko langileek eta laguntzaileek urte osoan zehar. Esker handi bat bi zerbitzu zibikoei, Jérôme eta Jone, eta baita denbora eta energia eman duten 40 laguntzaileei, 330 pertsona euskora kidetzea konbentzitu baitituzte.

Informazio mahai horiei esker beste ehun bat kide baino gehiagok urtesaria berritu dute, eta 70 000 eusko trukatu dituzte. Herritarrak Eusko proiektuaz jabetzea Euskoaren indar nagusienetariko bat da, eta proiektua etengabe aurrera egitea bultzatzen du. Euskoa bere laguntzaileak gabe ez zen izango Eusko. Euskoa denen esku!

Langileen taldea handitzen doa!

Euskal Monetaren langileen taldea handitu da aurten. Euskara garapen arduradun berri bat sartu da taldean, Maika Thicoipe. Peio Mentarekin batera komertsantak laguntzen ditu afitxaketa elebidunaren gauzapenean.

Euskoaren garapen taldea handitu da ere Kévin Dubief hasi den geroztik. Hego Lapurdi eta Biarritzen profesionalen sarea handitzea du helburu. Amandine Artano-Garmendia iritsi da ondotik Iholdi-Oztibarre/Amikuze/Zuberoa zonaldeetan aritzeko. Sartu berri diren langile horiei esker 12 lagunek osatzen dute Euskal Monetaren taldea.

Esker handi bat guztiei 2019 urte oparo honengatik!