Ikusi al dituzue euskoaren auto berriak, gure koloreekin apainduak? Auto horiei esker, Eusko sarea hedatzeko gure bost eusko garatzaileetatik lauk Ipar Euskal Herriko bazter guztietan ibiltzeko
aukera izango dute erosotasun eta segurtasun baldintza hoberenetan.
Gogoeta sendo eta ekologia mailan izan dezakeen eragina aztertu ondoren, ezantzazko Clio IVak aukeratu ditugu, ibilbideak ikusirik (distantzia laburrak eta geldialdi asko) inguramena hobeto
errespetatzen baitute. Berotegi efekturako gas eta partikula fina gutxiako isurtzen dituzte diesel autoekin eta ordurarte langileek baliatzen zituzten auto pertsonalekin alderaturik baino. Gainera erraz konpontzen dira eta biziraupen luzeagoa ere badute.Ateetan eta kapotean Euskoaren logoa daramatela, Pub Factoryk ederki eta xumeki apaindu dizkigun auto horiei esker ikusgarritasun gehiago izanen du Euskoak Ipar Euskal Herri osoan.Inbertsio hori, azkenik, gure elkartearentzat aurrezteko aukera bat da ere, Akitania Berriko Eskualdeko Kontseiluaren ekonomia soziala eta solidarioaren zuzendaritzak erosi ahal izateko eman ditugun sustenguari esker eta, guregain zen gainerateko ordainketarentzat France Aquitaine Activek emandako interesik gabeko finantziamenduari esker.

Esker handi bat beraiei, eta guregan fidantzen diren beste finantzatzaileei ere (Euskal Herri Hiri elkargoa, Ademe, EEP), eta baita gure babesleei ekimen horretarako laguntza ekarri baitigute, Pixta Boissons, Collectivité Service eta Sokoa. Beraien guztien lgoa autoan gibelaldean aurkituko dituzue!