Zure burua aurkeztu dezakezu bi hitzez?
Peio Queille:
Xiberuko Merkatal Batasuneko lehendakari-ordea naiz, 90 bazkide dituen komertsanta eta artisauen elkartea.
Aurélie Lartigue: Xibero’bio saltegiko jabea naiz, Maulen, eta Merkatal Batasuneko lehendakaritza utzi berri dut. Beti Xiberuan bizi izan naiz eta oso lotua naiz lurralde honi. Oso garrantzitsua da niretzat bizi naizen lurraldean lan egin ahal izatea eta nire gaitasunak bertan bizi direnen esku jartzea. Nire ustez, bakoitzak, bere inplikazioarekin, eta bere gaitasunei esker, bizi den tokia erakargarriagoa bilaka dezake!

Gure baserri zonaldeentzat hurbileko komertzioa ezinbestekoa da eta espero dut mantenduko dela urte askotan oraindik. Eta amesten dut merkatal ihesa hemendik urte batzuetara gehiago baliatuko ez den termino bat dela

Zergaitik Euskoan kidetu zira?
Aurélie Lartigue:
Euskoak defenditzen dituen baloreekin bat egiten dudalakoa, eta uste baitut horrelako ekimenek gure hurbileko komertzioak biziarazten lagunduko dituztela. Orokorkiago, gustatzen zait tokiko ekimenekin solidarioa izatea oso pozik bainaiz jende batzuk nirea sustengatzen dutelarik. Guztiok elkarrekin, azkarragoak gira.

Zergatik zen horren garrantzitsua zuentzat Merkataritza Batasunak Euskoa erabiltzea?
Peio Queille:
Printzioagatik: hurbileko komertzioa eta tokiko eskulangintzaren aldekoak gira, beraz, Euskoan kidetzea zentzuzkoa zen gure bazkideei begira.
Aurélie Lartigue: merkatal Batasuna Euskoan kidetu da aurten amankomunean ditugun kideek eskaturik. Kidetze hori garrantzitsua zitzaigun gure elkarteak ehun bat artisau eta komertsanta biltzen baititu, eta gure ardura da «adibidea ematea». Oraindanik bazkideek beraien euskoak ber erabiltzen ahalko dituzte Merkataritza Batasunaren bazkidetza edo urtean zehar proposatzen ditugun animazioak ordainduz. Euskoaren katean katebegi bat gehiago izanki, espero dugu komertsanta berri batzuk euskoan kidetzearen urratsa emanen dutela.

Zuretzat zein dira euskoaren balore garrantzitsuenak: ekologia, euskara edo elkartasuna?
Peio Queille:
hirurak zinez garrantzitsuak dira, baina bat aukeratu behar balitz, elkartasuna izango zen.
Aurélie Lartigue: hiru balore horiekin bat egiten dudalako kidetu naiz euskoan. Batak besteak bezain garrantzitsuak dira, baina oroz gainetik hurbileko komertzioaren militante bat naiz ere.