2019ko uztailaren 21n igandearekin, Baionako Santa Espiritu auzoko Santa Katalina karrikan iraganen den Eusko merkatuan zure produktuak erakusteko eta saltzeko gune bat urririk izateko aukera duzu. Merkatua 9etatik 17ak arte iraganen da.

Logistikaren aldetik parte hartzaile bakoitzari materialarekin autonomoak izatea eskatzen diogu (mahaiak, aulkiak). Parte hartzaile bakoitzak bi metroko linea bat izango du.

Xehetasun batzuk:

  • Ez da lotura elektrikorik.

  • Merkatu baten tokien ohiko neurria 2 metroko luzetasuna eta metro bateko sakonera duenez,erakustoki luzeago edo sakonago bat nahi baduzu, zehazten duzu izen emaiteko fitxan.

  • Eguraldi oso txarra balitz merkatua bertan behera utziko genuke.

Materiala deskargatzeko eta aparkatzeko honako manuak errespetatzea eskatzen dizugu:

  • Materiala deskargatzeko iristea 7ak eta 8:45ak artean da;

  • Produktu eta materialaren deskargatzea merkatuaren tokian (Santa Katalina karrika) eginen da

  • Santa Katalina karrikan sartzea Squard du Marquisatik eginen da (Jean D’Amou etorbidea edo Denis Etcheverry karrika)

  • Zure autoaren aparkatzea Santa Espiritu auzoan (igandean urririk)

Eskertuko genizuke zure izena emaitea emaiteko fitxan igandea, uztailaren 7a aitzin.

Toki kopurua mugatua da, beraz, izena ematen duten lehenengoek izanen dute lekua. Haatik, Euskal Monetak bigarren selekzio bat egin dezake aktibitate bat edo produktu baten ordezkari sobera balitz lehen izena emateen artean.