Galdera praktikoak

💶 Zenbat balio du euskoak?

eusko bat = euro bat


🧾 Zein dira ordaintzeko manerak?

Euskoa bi maneretan ibiltzen da:

  • 1, 2, 5, 10 edo 20 euskoko billete seguruak.
  • Eusko numerikoa, Internet bidezko eusko-kontua, kide guziek —bai partikularrek, bai profesionalek— erabil dezaketena.

Eusko numerikoarekin, egin ditzakezu:

  • Biramenduak edo diru kentzeak zure on line kontutik.
  • Ordainketak egin edo onartu euskopay aplikazioaren bidez.
  • Euskokart ordainketa txartela erabili, QR kodigo bat eskaneatuz eta PIN kodigo batekin martxan dena.


🏧 Nola iragaiten dira euskokartaren bidezko ordainketak?

  1. Ordaindu beharreko zenbatekoa zure ordainketa-tresna elektronikoan idazten duzu (TPE edo mugikorra euskopay-i konektatua).
  2. Zure bezeroak duen euskokartaren QR kodigoa eskaneatzen duzu.
  3. Bezeroaren izena pantailaratzen da, bere PIN kodigoa jotzen du eta ontzat ematen du.
  4. Ordainketa-tresna elektronikoak ordainketa onartua ala ukatua den markatzen du.

Ordainketa-tresnak ez du ordainagiririk sortzen, bainan zure operazioen historikoa begira dezakezu.


💰 Zein dira euskoz egiten diren transakzio numerikoen gastuak?

Bat ere ez!

Ez da komisiorik euskokartarekin edo euskopay-ekin egiten diren transakzioentzat, ez eta biramenduentzat edo diru kentzeentzat.


💵 Nola itzuli xehea euskoz?

Eusko zentimorik ez denez, jatetxe txekeekin bezala egiten duzu: xehea eskatzen duzu.

Ordainketa molde desberdinak nahastea posible da beraz erosketa egiteko. Adibidez:
salgaia 5,50 € gosta baldin bada, bezeroak 5 eusko + 50 euro-zentimo ematen dizkizu; edo 5 eusko + 1€ eta 50 euro-zentimo itzultzen dizkiozu.


📚 Kutxa bikoitza behar ote da? Kontabilitate bikoitza?

Ez. Euskoa ordaintzeko tresna bat da (jatetxe txekeak edo opor txekeak bezala):

  • Zure kutxan “eusko” ordainketa molde beri bat gehi ezazu, edo “eusko billete” eta “eusko numeriko” bi moldeen bereixteko.
  • Kontabilitatean, 5. klaseko diruzaintza azpikontu bat erabil ezazu euskoentzat, billetez edo numerikoz ukan dituzun kobratzeen historikoarekin (eusko kontuan aurkituko duzuna baita).
  • Zure salmentak beti euroz erregistratuak dira zure gizarte kotizazioen eta zerga deklarazioen egiteko.
  • https://www.euskalmoneta.org/wp-content/uploads/2025/11/Guide-fiscal-et-comptable-02-2025-EUS.pdf Euskoaren diruzaintzaren eta zerga deklarazioaren gida irakurtzea. Diruzainek preziatzen dute bere sinpletasunarengatik!

👥 Ene langileak euskotan ordaintzen ahal ote ditut?

Bai, 1500 €-ko mugarekin eta langilearen idatzizko baimenarekin (Eusko kide izan behar da langilea).

Euskoz egindako ordainketa konturako ordainketa bat bezala idatz daiteke paga-agirian.

Gisa berean, gastuen kontuak euskoz ordaintzen ahal dira.


🏦 Euskoak kontuan sar eta kontutik atera ditzakegu?

Bai, aldagune batean, 27 badira orotara.

Paperezko eusko ekarpen eta ateratzeak berehala kontuan hartuak dira zure kontu numerikoan.

Oharra: Aldaguneak eragiketa horiek erregistratzen ahal ditu baina ezin ditu kidearen kontuak begiratu.


🔄 Eurotan aldatzen ahal ote ditut nire euskoak?

Bai, baina % 5eko komisio batekin, tokiko monetaren zirkulazioa bultzatzeko.

  • Billetak aldatzeko, aldagune batera joan.
  • Eusko numerikoak aldatzeko, zure eusko kontuan iraganen da.
  • Euro biramendu bat jasoko duzu 10 laneguneko epe batean.

Baimen berezi bat badago % 2,5era apaltzeko komisio hori, baina zenbait baldintza bete behar dira.


🗣️ Euskara jakin behar ote da sarean sartzeko?

Ez, edonor sar daiteke sarean, bistan dena. Aldiz, euskararen erabilera publikoa sustatzen du Euskoak. Zureerakusleihoan, pegatina batek jakinaraziko du zure maila:

  • « Lehen hitza euskaraz »: lehen hitzak baizik ez dituzu ezagutzen (egun on, milesker, …).

  • « Euskaraz »: euskaraz mintzatzen ahal zaizu.

Laguntza behar baduzu eguneroko hitz batzuk erabiltzeko: lexiko bat eskura duzu.


🏛️ Diru laguntza eta merkatu publikoentzat?

2018z geroz, Eusko-sareko kide diren lekuko elkargoek (Euskal Hirigune Elkargoa eta 40 herri) euskoz ordaintzen ahal dituzte beren gastuak. Horri esker, segurtatzen ahal dute erabiltzen duten diru publikoa lurraldean egoten dela eta tokiko ekonomia elikatzen duela.
Euskoz ordaindua izateko merkatu publiko batean edo diru-laguntza bat euskoz jasotzeko, euskoz kobratzeko mandatu bat eskatu behar diozu elkargoari (edo aski duzu info@euskalmoneta.org helbideari eskatzea). Faktura edo diru-laguntza bat osoki edo haren parte bat bakarrik euskoz ordaindua izatea eskatzen ahal duzu.