2026ko azaroaren 6, 7 eta 8an, Lurrama, Euskal Herriko laborantza herrikoiaren saloiaren 21. edizioa iraganen da Biarritzeko Iraty aretoan.  Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG), Euskoaren kide historikoak antolaturik, hitzordu honek hurbileko laborantza solidarioa eta ingurumena errespetatzen duena sustengatzen du.

Ura, denena den baliabidea, edizio honen gai nagusia

Aurten, Lurramak ura izanen du aipagai. Bero handi zein idorte errepikatuen artean, denoi dagokigu: nola zuzenki partekatu batere berdinak ez diren erabileren artean? Mintzaldiei eta mahai-inguruei esker gai horretaz eztabaidatuko da. Lurraldean errotuak eta tokiko biztanleak elikatzen dituzten giza neurriko etxaldeen rola ere galdezkatuko dute: aitzinean ditugun erronkei aurre egiteko sustengatu beharreko eredua. Ardèche da eskualde gonbidatua, eta Gilles Boeuf edizio honen babeslea.

Euskoa Lurraman izanen da

Lurramak eta Euskoak hastapenetik ber baloreak defendatzen dituzte: tokiko ekonomia ekologikoa eta solidarioa. EHLG 2013az geroztik tokiko monetaren kide baita, bertan zure erosketak euskoz ordaintzen ahalko dituzu: sartzea, txartelak, tixertak, tote-bag delakoak, laborarien merkatua, etab. Ordainketa bakoitzak aberastasuna tokian bertan zirkularazten du eta zuzeneko bultzada da laborarientzat.

Saloiaren hiru egunetan hor izanen gira, bi info-mahai atxikiz (lehen solairuan eta beheko solairuan). Zure euroak euskotan trukatzen ahalko dituzu, monetari buruzko galderak pausatu eta kide egin.
Kidetzean, EHLG babestea hautatzen baduzu, elkarteak zure euro-eusko trukeen % 3 jasoko du. Manera erraza EHLG epe luzean laguntzeko!

Urri bukaeran joko-lehiaketa bat proposatuko dizuegu gure sare sozialetan, beraz, egon adi!

     

Laguntzaile izan

Lurramak ehunka laguntzaileren engaiamenduari esker funtzionatzen du. Zentzua duen ekitaldi batetan parte hartu nahi baduzu, ordu batzuk edo aste buru osoa eskain ditzakezu! https://webmail.ehlgbai.org/lantxandak/index.php?cle=12

Lurraman, euskoz ordaintzen dut tokiko ekonomia eta laborantza herrikoa babesteko!