Euskarak leku garrantzitsua du eusko proiektuan. Tokiko moneta erabiltzeko euskalduna izatea beharrezkoa ez bada ere, elkarteak duela zenbait urte euskararen presentzia eguneroko bizian indartzeren alde ari da.
Bere ekintzen artean, Eukoak bere sareko profesionalak urririk laguntzen ditu afixaketa elebiduna (frantsesa-euskara) ezartzen. Gaur egun, 650 enpresa baino gehiagok onartu dute sistema hori. Online den aurkitegiari eta erakusleihoetan diren pegatinei esker, euskaraz hitz egiten ahal den lekuak identifika daitezke – edo, lehen hitzak erraiteko lekuak -, “Lehen hitza euskaraz” edo “Euskaraz” aipamenei esker.
Plazararekin partaidetza, solasa idekitzeko
Dinamika horrekin segitzeko, Euskoak aurten zonbait solasaldi antolatzen ditu Plazararekin, euskara eguneroko bizian presenteago izateko lan egiten duen kolektiboarekin. Euskoak bere arloko esperientzia eta merkatariek dituzten errealitateak ekartzen ditu; Plazarak, berriz, trukaketak animatzen ditu bere begirada eta jakitatearen bidez.
Lehen tailerra antolatua izan zen Baionako The Roof gunean, profesionalei zuzendua eta afixatze elebiduna aipagai zuena. Bigarren hitzordua Oztibarren izanen da, eta aldi honetan merkatari zein herritarrei idekia izanen da.
Hitzordua martxoaren 26an, ostegunarekin, finkatua da, 19:00etatik 21:00etara, Larzabaleko Espelletenia ostatuan.
Gaualdian zehar, hainbat gai aipatuko dira:
- Euskararen gaur egungo egoera eta erronkak, bereziki Barnekaldean.
- Euskarak merkatari, bezero eta komertzio-harremanei ekartzen ahal dien aberasgarritasuna.
- Bakoitzak euskararekin duen lotura pertsonala.
- Saltegiek euskararen hedapenerako gunea
Saioa nagusiki euskaraz izanen da, baina frantsesezko bat bateko itzulpena segurtatua izanen da kaskoen bidez, bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egin dezan.
Urririk da eta deneri idekia da. Tailer hau goxoa eta parte-hartzaile izanen da, tokiko topaketen izpirituan: trukatzeko, esperientziak partekatzeko eta ideiak plazaratzeko memento bat.