Euskoa euskararen alde engaiatzen da!
Milaka pertsona engaiatzen dira Korrika prestatzeko, besta eta ekitaldi kulturalak antolatuz ibilbide osoan zehar. Euskoak bere sustengoa erakutsi nahi izan du gaualdi bat antolatuz eta kilometro bat erosiz.
- Korrika kulturala
24. Korrika kulturaren baitan, Baionako Gau Eskolak eta Euskal Monetak gaualdi bat antolatzen dute elkarlanean, otsailaren 27an Biltxokon. 18:30etan burua piztu gure kuiz dibertigarriarekin eta irabazi sariak. Ondoren 19:30 etan Txoborro magoaren ikuskizun harrigarriaz gozatzeko aukera izanen da. Sartzea librea da eta edatekoa eta jatekoa salgai izanen dira bertan.
Zatozte euskararen aldeko ekitaldi berezi honetaz gozatzera! - Kilometro bat Xiberoan
23. edizioarentzat, Euskal Monetak lekukoa Senperen eraman zuen. Haurten Xiberoan hartua izan da Azia, Barkoxe Bizi eta Collectif Souletin elkarteekin. Laster eginez Xiberoan eta elkarte xiberotar batzuekin, Euskoari esker, Euskal Monetak lurralde honetan eragile bilakatzeko duen borondatea azpimarratu nahi du, tokiko partaidetza bermatuz! Jokin Darrieumerlou, Euskoko barnekaldeko animatzailea, izanen da aurten lekukoa harroki eramanen duena!
Euskoak erabili Korrikan!
Zentzu gehiago emaiozu Korrikari tokiko moneta erabiliz: Korrika Kulturala ekitaldietan eta kide diren egituren baitan, zure bizkarrekoa erosteko eta AEK- ri dohainak egiteko.

