Badu orain urte bat baino gehiago sakoneko lan bat hasi dela hegoaldean tokiko moneta bat sortzeko.

Helburua da, Euskoa ereduz harturik, Oarsoaldean eta Baztanen sortzea tokiko moneta bat.

Joan den urtean aurkeztu zen egitasmoa publikoki Baigorrin Gizartearen Moneta izenburupean. Prestaketa lanetan segitu dugu bertako hainbat eragileekin eta geroztik izena ere aldatu da.

Ondoko urratsa : otsailaren 25ean izango da, Errenterian. Bertan publikoki aurkeztuko da GURE MONETA proiektuaren aitzinamendua eta atxikitze kanpaina irekiko da.

Aurkezpena denei irekia da !