Pozik gira Bixoko agentziarekin egin dugun bideo berria zuekin partekatzeaz. Euskoak, ekonomia birkokatzen, transizio ekologikoa laguntzen eta euskara sustatzen du, baina bideo honek erakusten du gure moneta lurraldeko elkarteendako elkartasun ekintza zehatza dela ere.

Hainbat elkarteren lekukotasunen bidez, ikusiko duzue nola Euskoko %3ko dohaintzak beren proiektuak biziarazten dituen eta gure lurraldean ondorio positiboak dituen.

2013tik, sistema honi esker, 500 000 eusko inguru banatu zaizkie tokiko 70 elkarteri. Elkarte horiek arlo ezberdinetan ari dira: ingurumena, elkartasuna, hezkuntza, euskara,  laborantza herrikoia, kultura, kirola, etab.

Elkarte bat zarete eta zuen %3ko dohaintza emendatu nahi duzue?
👉 Gurekin harremanetan sartu: regis@euskalmoneta.org