Elkarteen Eguna, Euskal Monetak antolatzen duena, gure lurraldeko elkarteei eskainitako urteroko hitzordua da. Tokiko monetaren kide diren edo ez diren elkarte guzientzat da elkarretaratze hau, eta, urtero, formakuntza, solasaldi eta saretze momentu bat proposatzen du, tokian tokiko dinamikak indartzeko.

Lankidetza- eta trantsizio-izpiritu horri jarraikiz, HelloAsso izanen da aurtengo edizioko formakuntza-saioa sustatuko duena. Plataforma digital solidarioa da HelloAsso, eta 400.000 elkarte baino gehiago laguntzen ditu Frantziako Estatuan.

Herritarren eskuzabaltasunean oinarritutako eredua

16 urte daramatza HelloAssok ezohiko printzipio baten gainean funtzionatzen: bildutako euro bat = elkarteei emandako euro bat. Komisiorik ez, gastu gorderik ez: herritarrek utzitako borondatezko ekarpenei esker baizik ez da bizi plataforma. Eredu horri esker, jadaneko bi miliar euro baino gehiago bildu dira arlo anitzetan –ekologia, elkartasuna, kultura, hezkuntza eta abar– engaiatuak diren elkarteen proiektuetarako.

Euskoaren balioekin bete-betean bat egiten duen desmartxa da beraz: tresna ekonomikoak herritarren zerbitzura ezartzea, eta ez alderantziz!

Aterabide zehatzak zure elkartearentzat

Formakuntzaren egitaraua: denbora irabazteko tresna erraz, eraginkor eta beti doakoak ezagutzea (edo hobeki erabiltzea), diru baliabideak aniztea eta zure elkartearen autonomia indartzea:

  • 🎟️ Txarteldegia, zure gertakarietarako, leku muga automatikoekin eta kudeaketa sinplifikatuarekin.
  • 🤝 Lineako kide egitea, elkartearen kudeaketa errazteko.
  • 💌 Emaitzak egiteko formulario pertsonalizatuak, babesle jarraikiak egiteko pentsatuak.
  • 💡 Finantzazio parte-hartzaileko kanpainak, zure komunitatea mobilizatzeko.
  • 🛒 Lineako denda, zure produktuak eta sorkuntzak erraz saltzeko

Eta ez hori bakarrik: HelloAsso Checkout ere ezagutuko duzu, zure tresna digitaletan zuzenean ordainketa seguruak (betiere kosturik gabekoak) txertatzeko aukera ematen duen aukera berritzailea.

Elkarrekin urrunago joateko formakuntza

Saio hori HelloAssoren langile taldeko kide den Déborah-k animatuko du. Aurkezpen bat proposatuko du, erakustaldi praktikoekin, aholkularitza zehatzarekin eta solasteko hainbat denborarekin, zure zalantzak argitzeko eta zure egungo erabileretara egokitutako aterabideak proposatzeko. Inspiraturik eta zure proiektuetarako berehala erabilgarriak diren tresnez horniturik aterako zara handik!

👉 Hitzordua urriaren 4an, larunbatean, EHLGen Ainhize-Monjoloseko egoitzan

Goizeko programa
10:00etan: Ongi etorria egiteko sar-hitza
10:15ean: HelloAssoren formakuntza
11:30ean: Euskoren %3ko emaitzaren aurkezpena
11:45ean: Txekeen banaketa eta elkarteen lekukotasunen bilketa
12:15ean: Jan, edan eta mintzatzeko denbora

📞 Izen-ematea urririk, baina baitezpadakoa: 05 33 47 54 11 – regis@euskalmoneta.org