Baionako bestak bai, lurraldearekin solidario izan ere bai! Euskoari esker, biak posible dira! Horretarako, joan zaitez Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen duten 67 elkarte, ostatu, peña, jatetxe eta kafetegietatik batzuetara.
Eusko erabiltzea tokiko eragile ekonomikoak biziaraztea da, eta hori baino anitzez gehiago ere. Erabiliko dugun moneta hautatzea, biharko lurraldea eraikitzeko ahalaz birjabetzea da: trukeak birkokatzea, zirkuitu laburrak garatzea, trantsizio ekologikoa zalutzea, euskara nabarmentzea eta elkarte bizia finantzatzea.
Zatoz gu ezagutzera eta sakelak Euskoz betetzera!
Euskal Moneta elkarteko laguntzaile eta langileak aurkituko dituzue atxikitzen duten informazio eta truke mahaia Patxoki aitzinean, Tonneliers karrikan:
Asteazkenetan 13:00tik 19:00etara
Ostegunetik igandera 11:00etatik 17:00etara
Han, “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuratzen ahalko dituzu, eta, horrez gain, dirua trukatzen ahalko duzu, Eusko kontutik dirua ateratzen ahalko duzu, elkartearen kide egiten ahalko zara eta Baionako bestetako Eusko zapia erosten ahalko duzu!
Aurtengo berrikuntza: bixkotxak eta edari beroak (kafea eta dutea) salduak izanen dira bost egunetan zehar gure postuan. Beraz, zatozte gurekin mintzatzera! Eta batez ere, zato gure ikustera pasa den urtean gurekin zerbitzu zibikoan izan zen Amélia Besnard-ek sortutako pegatinak (ber)deskubritzera. Urririk dira, beraz, hartu lasai: kolatzeko, partekatzekoedo oparitzeko…eta Euskoa denetan zabalduz, Baionako bestetan eta karriketan ere bai!
Euskoa, denentzat!
Ez zara Euskal Herrian bizi edo ez zara Euskal Monetaren kide? Ez da arazorik! Denek erabil dezakegu tokiko moneta!
18 edo 48 eusko biltzen dituzten “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuragarri dira Baionako Bestak beste manera batez bizi nahi dituzten guzientzat.