1.700 pertsona bildu ondoren iaz, Eusko Eguna berriro itzultzen da apirilaren 12an, larunbatean, Ezpeletako merkatu estalian!

Iaz bezala,  2025eko edizio hau “zero hondakin” helburuarekin antolatutako gertakari bat izatea dugu xede. Gure helburua, hondakin ahal bezain gutti sortzea da ahal den guztia birziklatuz edo berrerabiliz.

Elkarteen herrixkan, goizeko 10:00etik arratsaldeko 16:00etara: hondakinen sailkapenaren, plastikoaren birziklapenaren eta konposta egiteko ingurumenaren sentsibilizazioari buruzko hiru erakusmahai aurkitu ahal izango dituzu, hauen bidez animatuta:

  • Bil Ta Garbi : Euskal Herriko etxeko hondakinen baloratze eta berexketari buruzko sindikatua.

  • Les Carrioles Vertes : Enpresa eta partikularren konpostarentzat konponbideak atxematen laguntzen duen elkartea.

  • Resak : plastikoko hondakinen inbasioaren kontra lanean ari den elkarte bat, Euskal Herriko eta Landetako kostaldean.

Berriz erabil daitekeen ontziak lehenesten ditugu eta edariak hartzeko zure basoarekin etortzera animatzen zaitugu. Horrela, egungo hondakakina mugatzea lortu ahal izango dugu eta bertako baso baten konsigna ordaintzea saihestuko duzu.

Hondakinen berexketa egiteko zakarrontziak bertan izanen dira (zakarrontzi horia paperezko estalkientzat, ferdea berinarentzat) eta berexketa arauak afitxatuko ditugu ahalik eta hoberen errespetatuak izan daitezen.

K-Karavane egiturak komuna lehorretako gernua bilduko du, Laborantza Ganbararekin batera, fertilizante bihurtzeko garagardo sektorerako.

Brigada ferdea

Bikote bat izanen da goiz eta arratsaldez hondakinen berexketari buruzko prebentzio eta sentsibilizazioa egiteko: Parte hartzaile eta antolatzaileentzat. Lepoko zapi ferde bati esker ezagutuko dira, ez duda eta hondakinen berexketari buruzko galdera guztiak pausa!

Iaz, Eusko Egunak sortu zuen:

250kg hondakin sorrarazi ditugu, emaitza ona da jakinez batez bestekoa nazionala 850kg hondakin dela 1.700 pertsona biltzen dituen ekitaldi batendako (iturria: https://institut-economie-circulaire.fr/…/Focus…)

– Sortutako hondakinen %86a berriz balorizatuak izan dira ondotik: biohondakinak (74 kg), berinak (102 kg) eta plastikoak/paperak (42kg)

–  74kg janari hondakin bilduak izan dira eta konpost gisa bihurtuak izan dira, 10 metro karratuko lurra aberasteko, gertakariaren lekutik 30 km baino gutiagora.

Apirilak 12an (eta urte osoan zehar), gure hondakinak guttitzeko jestuak barneratu ditzagun denok batera!