Nola berrerabili zure euskoak?

Gure garapen arduradunekin harremanetan sartu euskoari buruzko pundu bat egiteko eta haiekin aztertzeko nola hobeki berrerabili zuen euskoak:

  • Errobi – Hazparneko lurraldea – Hego Lapurdi
    Amaia Baltazar : amaia@euskalmoneta.org / 06.64.85.42.34
  • Baiona – Angelu – Miarritze
    Martin Orcolaga : martin@euskalmoneta.org / 07.64.48.18.21
  • Garazi Baigorri – Amikuze – Iholdy-Oztibarre – Xiberoa – Bidaxune
    Mélanie Verdier : melanie@euskalmoneta.org / 06.58.26.75.90

Hona hemen proposatuak izango zaizkizuen konponbide ezberdinen adibide batzu:

  • Eskuz Esku, gure bertako hornitzaileen aurkitegian atxematen diren 700 hornitzaileetako bat deitzea zure Euskoak berrerabiltzeko ;
  • Zuen hornitzaileeri Eusko sarean sartzeko eskatu diezaiokezu ;
  • Zuk edo zure langileek zuen lansariaren parte bat edo gastuen ordainketak euskoz errezibitu ditzazkezue ;
  • Bazkarien gastuak euskoz ordaindu ditzakezu ;
  • Diru dohainak edo babesteak euskoz egin ditzazkezu.

Konponbide horiek ez badira aski:

  • Fakturak 500 euskotara mugatu ditzazkezu hilabeteka bezero bakoitzarendako ;
  • Ordainketak mugatzeko baimen berezi bat eskatu dezakezu 500 euro arte hilabeteka bezzero bakoitzarendako (justifikatua izan behar da eta onartua onespen batzordearengandik) ;
  • Kobertsio komisioa %2,5 eko tasa apalean ukaiteko eskaera egin dezakezu (informazio gehiago ukan hautagarritasun irizpideeri buruz).

Eskuz Esku: hornitzaileen aurkitegia

Euskoen berrerabiltzeko ezinbesteko tresna da, eta honen bidez, tokiko monetaren zirkulaziorako zirkulu bertutetsuak sortzen ditu.

Eskuz Esku telekargatu