Zergatik kide bilakatu ?

Euskoa Euskal Herrian baizik ez da ibiltzen, 1300 enpresa, saltegi, jatetxe, laborari, elkarte, lanbide liberal… baino gehiago biltzen dituen sare baten barnean.

4000 kide partikular baino gehiagok euroak euskotan trukatzen dituzte eta sareko saltegietan eta enpresetan xahutzen. Gero, enpresa horiek beren euskoak baliatzen dituzte beren hornitzaileen ordaintzeko, beren lansarien edo beren langileen lansarien parte bat ordaintzeko, etab.

Eusko-sareko profesionalen % 56k hemengo hornitzaile bat (gutienez) hartu dute, beren euskoen erabiltzeko, zeren, beren euskoak eurotan trukatzen baldin badituzte, % 5eko komisio bat kosta baitzaie. Baina nork bere euskoak berriz baliatzea uste baino errazago da: horren froga da sareko enpresen eta elkarteen % 84k ez duela sekula eusko bakar bat ere eurotan berriz trukatu!

Eskuz Esku: hornitzaileen aurkitegia

Euskoen berrerabiltzeko ezinbesteko tresna da, eta honen bidez, tokiko monetaren zirkulaziorako zirkulu bertutetsuak sortzen ditu.

Eskuz Esku telekargatu

Nornahik aise erabiltzen ahal duen truke sistema sinple horri esker, Euskoak Euskal Herriko bizilagunen, enpresen eta elkarten arteko harremanak garatzen ditu. Hori ona da hemengo enpleguarentzat, bai eta Ingurumenarentzat ere, zeren, zirkuitu laburrak garatzea, garraioei lotu berotegi efektuko gasen isurketak murriztea baita.

Eusko-sareko kide bilakatuz, Euskal Herriko bizilagunak, enpresak, elkarteak eta elkargoak inplikatzen dituen dinamika kolektibo batean sartzen zara.

Eta, sareko saltegi eta enpresa bakoitzarentzat, Euskoa:

  • saltegi handien lehiaren kontra borrokatzeko tresna da, horiek ez baitira sarean onartuak,
  • Interneteko erraldoien kontra borrokatzeko tresna da, horiek elikaduraren munduan (drives saltegiekin), modan, merkataritzan, kulturaren munduan, eta abarrean gero eta leku gehiago hartzen baitute,
  • beren burua ezagutarazteko tresna da, Euskoak berak eta Euskoaren inguruan egin publizitateari esker,
  • beren bezeroak jarraiki bilakatzeko, eta berdin bezero berriak egiteko, batez ere berek jakinarazten baldin badute Eusko-sareko kide direla.