Nola bilakatu kide ?

Eusko-sareko kide bilakatzeko, hitzordua hartu behar duzu zure eremuaren kargua duen Euskoaren Garapen Arduradunarekin. Zure ikustera jinen da, proiektuaren aurkezteko, zure galderei ihardesteko, eta onespen-eskaera dosierra bete dezazun proposatzeko.

Harremanak:

info@euskalmoneta.org

Tel: 05 33 47 54 11

Gero, zure dosierra Onespen Batzordeari aurkeztuko zaio; batzorde hori profesionalez eta partikularrez osatua da eta berak du baieztatuko zure jarduerak legezko irizpideei (egoitza soziala Euskal Herrian) eta Euskoaren Araudi Nagusiari (hemen eskuragarri) dagozkiela.

Zure onespen-eskaera dosierra onartua izan ondoan, zure ordainsaria ordainduko duzu eta behar den muntadura osoa ukanen duzu:

  • seinaletika: euskoak onartzen dituzula adierazten duen pegatina, zure aitzindegian emateko, eta zure komunikazio euskarri inprimatuetan edo informatikoetan sartzen ahalko duzun logoa
  • Interneteko eusko-kontua, txartel edo biramendu bidez eusko-kontutik eusko-kontura ordaindua izateko edo ordaintzeko
  • ordainketa-tresna elektroniko bat, zure bezeroek euskokartaz ordaindu ahal izan diezazuten
  • ordaintzeko txartel bat, zure erosketa profesionalen egiteko (txartel bat baino eskatzen ahalko duzu, zure langileetarik batzuek gastu profesionalak erregularki egiten baldin badituzte, adibidez jatetxean bazkaltzea)