Euskoa zenbakitan

  • 4 milioi eusko zirkulazioan 2021eko udaberrian
  • 4000 erabiltzaile partikular
  • 1300 profesional Eusko sarean
  • 38 herriko etxe kide dira, baita Euskal Hirigune Elkargoa ere.
  • Europako lehen tokiko moneta, Alemaniako Chiemgauer-en eta Ingalaterrako Bristol Pound-en aintzinean
  • 315 000 eusko baino gehiago 70 elkarteri banatuta, Euskoaren %3ko dohaintzaren bidez (69.672 eusko emanak 44 elkarteri 2023an)

2020an, partikularrek 1.431.791 eusko aldatu diturte (%12 billeteetan – %88 numerikoki); profesionalek 706 558 eusko euroz bihurtu dituzte; orduan, zirkulazioan diren eusko kopurua 725.000 euskoz handitu da (447 000 eusko 2019an).

Eusko-sareko profesionalen % 56k hemengo hornitzaile bat (gutienez) hartu dute, beren euskoen erabiltzeko. Eta % 84k ez dute sekula eusko bakar bat ere eurotan trukatzeko beharrik ukan.