Bi hitzez presenta zaitez.

Amaia – 22 urte ditut eta Hazparnetik jiten naiz, zehazkiago Urkoitarra naiz. Tolosa (okzitania) eta Lyon-en egin marketin ikasketak eta Kanadan truke urtea egin ondoren, eta Amerika zentralean bizkarrekoarekin bidaia bat egin ondoren, zentzua eman nahi zion nire lanari, Euskal Herrian egonez. Orain Euskal Moneta elkarterako Errobi eta Hazparneko sektoreen garapenaren arduraduna naiz.
Bertrand –  30 urte, Euskal Herrian bizitu naiz 2013an eta hemengo kulturaz, paisaietaz eta harreraz maite mindu naiz. Nahiz eta anitz bidaiatu dudan, ene helburua honarat bizitzera jitea zen. 2019 bukaeran, Haute-Savoie-n egin misio bat bukatu eta, ene seme eta emaztearekin, dena utzi dugu Euskal Herrian bizitzera jiteko. Eta gure hautuaz kontent gira!

Zergatik Euskoan lan egiteko aurkeztu zira?

Amaia – Batez ere proiektuak motibatu nau. Jadanik sentsibilizatuta nintzen tokiko moneta baten kontzeptuaz, eta fite gure lurralderako zuen interesa ikusi dut. Garrantzitsua iruditu zait orain ekitea, besteekin eta planetarekin elkartasun handiagoa duen geroaren prestatzeko, tokiko kultura eta dinamismoa zainduz.
Bertrand  – Euskoren balore guztiak partekatzen ditudalako: tokiko eragileen laguntza (dendak, enpresak, independenteak, elkarteak, etab.), trantsizio ekologikoa, euskararen sustengua. Nire bidaia guzietan, beti nahi izan ditut tokiko hizkuntzako hitz batzuk ikasi, baina ere bertako ekoizpenak balorizatu, ahalik eta hurbilen kontsumituz. Euskoan atzemaiten ditudan baloreak dira.

Nola antolatzen dira zure lan egunak konfinamendu garai horretan?

Amaia – Euskoan sartu naiz konfinamenduaren lehen egunean, eta aitortu behar dut oraindik ez dutala ezagutzen garape arduradun baten egun normala osasun krisirik kanpo. Nahiz eta testuinguru berezi honetan izan, egunak beteak dira! Mezuei erantzuten diegu, gure eremuan nola jokatu behar dugun pentsatzen dugu ukitu beharreko helburuak zehaztuz; foning delakoa egiten dugu, profesionalei eusko sarean sartzera proposatzeko, eta bideo-deietan aurkezpenak egiten ditugu. Garapen arduradun gisa, elkarlanean lan egiteko profesional berriak bilatzen ditut, eta jadanik elgarrekin lan egiten dugun profesionalak untsa direla ziurtatu behar dut. Horretarako, nire Facebookeko kontu profesionala erabiltzen dut, eta laguntza behar duten merkatari, ekoizle eta elkarteekin ahalik eta interakzio handiena izaten saiatzen naiz.

Bertrand – Nire kontratua justu konfinamendu egun berean hasi zen. Egoera nahiko arraroa, baina nire arduradunek lagundu naute lasaiki kudeatzen. Deskonfinamendu garai horretan, saiatzen gira etxetik lan egiten bulegoan baginen bezala.

Zein da zuretzat Euskoren balorerik garrantzitsuena: ekologia, elkartasuna edo euskararen sustengatzea?

Amaia – Hiruak! Baina bakarra aukeratu beharko banu, elkartasuna izango zen. Gaur egungo testuinguruak erakusten digu lurralde baten ekonomia bere birika dela, eta zaindu behar dela, ez uzteko baztertzen. Lokalki kontsumitzean, gure auzoa, lagun baten ttantta, ondoko karrikako okinaren kusiaren koinata… lanarazten ditugu. Laburbilduz, gure sosa nora doan badakigu eta horrela sortzen da egiazko aberastasuna. Tokiko moneta bat erabiliz, kontsumoa lurralde hurbilera berzentratzen da eta beharrezkoa da kontsumo modu sinpleagoak eta galtzerik gabekoak erabiltzea.
Bertrand  – Guztiek dute garrantzia, baina, pertsonalki, ekologiaren nozioa da niretzat indartsuena. Baina balore hori besteei lotuta da, eta euskoz kontsumitzeak denen defendatzeko aukera emaiten du; izan ere, Eusko kidetu nahi duten profesional guztiek ekintza zehatzen bidez balore horiekin bat egin behar dute, hala nola tokiko produktuen erabiltzea, beren aktibitatean euskararen presentzia, etab. Niretzat, Euskoak label  papera betetzen du, eta horrek ziurtatzen dit nire balore berak partekatzen dituzten profesionalen etxeetan kontsumitzen dudala.