Bihar, Tokiko Moneten eta Trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialaren Institutua, trantsizioan parte hartzen duten Euskal Herriko elkarteen zerbitzuan dagoen ikerketa eta formakuntza erakunde berria da.

Euskoak, Trantsizioan parte hartzen duten ikertzaile eta formatzaileek sortu zuten 2017 bukaeran, Euskoren eta beren arloan esperientzia eta gaitasunak dituzten elkarte guztien formakuntza proiektuak aurrera eramateko: ingurumen hezkuntza, mugikortasun gozoak, zirkuitu laburrak, etab. Gehienetan elkarte hauek ez dute beren esperientzia egituratzeko astirik, eta hortan parte hartzen du Bihar institutuak.

Marine Giraud permanenteak, administrazio kontseiluko laguntzaileen laguntzarekin, elkarteak beren proiektuen eremaiteko laguntzen ditu. Zer formakuntza eskainitzen ahal ote dute? Nola idatzi programa? Zer tarifa aplikatu? Lan hori egin ondoan, informazioak Biharko katalogoan sartzen dira, eta elkarteek beren kontaktuei, kideei, beste elkarte batzuei, enpresei eta abarri proposatzen ahal dituzte.

Ondoren, Bihar urrats administratibo eta fakturazioaz arduratutzen da, eta formakuntzaren prezioaren zatirik handiena elkartera itzuliko dio, funtzionamendu gastuak ordaintzeko kuota bakarra atxikiz. Trantsizioko elkarte bakoitzak dirucsartze berriak sor ditzake proposatzen dituen formakuntzei esker.

Puntu garrantzitsu bat: Bihar, Datadock-en onespenarekin, beren langileak formakuntzaz bidaltzen dituzten enpresa eta elkarteek formakuntzarako laguntza eska dezakete lanbide heziketako funtsen bidez (OPCO).

2019an, Bihar taldeak 6 egitura lagundu ditu bere formazioak eraikitzen eta saltzen, eta 2020an tokiko elkarte berriak sartu nahi ditu. Zure elkarteak formakuntza jarduera egin nahi du? Jar zaitez harremanetan Bihar-ekin, zure formakuntza proiektuetatik zein katalogoan izan daitekeen ikusteko, Euskal Herriko trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialaren aldeko ekintza indartzeko !

Tokiko Moneten Institutua

Bihar eta Euskoren arteko partaidetza egina izan daitekeenaren sinbolo bat da. Katalogo berezi bat sortu da, “Tokiko Moneten institutua” izenekoa, Euskoak segurtatzen dituen formafuntzekin, eta Frantzia osoko tokiko moneta proiektuen eramaileei zuzendua da. Dozena bat tokiko moneta Baionan formatzera jin dira Euskoaren esperientziaz, ezagutzetaz eta tresnez baliatzeko, eta biziki iruzkin positiboak egin dituzte.

Bihar-i esker, Euskoak formakuntza egituratuak sortu ditu, Euskal Herritik kanpoko tokiko monetak laguntzen ditu, eta, aldi berean, diru sartze berriak ditu. Tokiko moneten Institutuaren formakuntza katalogoa ardura aberasten da, eta Frantziako tokiko monetak batzen dituen SOL mugimenduarekin proiektu komunak sortzen ari dira.

Azkenik, aipatzekoa da Bihar Nouvelle Aquitaine Eskualdea, Crédit Coopératifaren Fundazioa, Euskal Hirigune Elkargoa eta Crisalidh-Bordeaux unibertsitate katedraren laguntza duela bere ikerketa aktibitatea eta elkarteen arteko formakuntza erakundea garatzeko.

Harramanetan sartzeko :

contact@institut-bihar.org07 61 86 72 27http://institut-bihar.org/