Eusko-ren bi partaidek, idekiak diren hurbileko komertsanteen zerrenda egiten dute.

Denek laguntzen ahal duzue Euskal Herria Bihotzean, Ipar Euskal Herri barnekaldean idekiak egoiten diren komertzioen gainean komunikatzen. Horretarako idatz ezazue contact@paysbasqueaucoeur.com mail helbidera.

Komertsanteek, jatetxeek, laborariek, etab., krisiari aurre egiteko zerbitzu bereziak proposatzen badituzue, Euskal Herriko turismo bulegoei idazten ahal duzue ere (administration@otpaysbasque.com) sarean duten kartan aipatuak izateko

 Karta hau balia dezakete adibidez :

  • Usaian bere ekoizpenak jatetxeei eta eskolei saltzen dituen ekoizleak, orai salmenta zuzena egiten badu
  • Etxera eremaiteko platak proposatzen dituen jatetxeak
  • Etxeetara eremaiteko zerbitzua egiten dutenek
  • Osasun langileei bere komertzioa goizago idekitzen duenek
  • Bere tenoreak aldatzen dituen komertsioak