Joan den astean kantinen eta jatetxeen hestearekin, eta geroztik merkatuena, coronabirus krisiak elikagai banatze zirkuituak trabatzen ditu. Aterabideen atzemaitean parte hartzeko, Eusko sareko ekoizleak eta kontsumitzaileak lotura zuzenean ezartzeko, Facebook talde bat sortu dugu bai eta ere horri zuzendua den orri bat gure web gunean.  « Eusko-Ekoizle: izan gaiten solidario ! » ekintza da.

Ekoizleek, kontsumitzaileei saltzen lortzen ez dituzten ekoizpen andeakorrak proposatzen ahal dituzte.

Kontsumitzaileek, lekuko eta kalitatezko erosteko zirkuitu zuzenak atzeman ditzazkete.

Eta harremanetan sartzea errazteko, Eusko sareko elikadura saltzaileei ere laguntza galdetzen diegu, ekintza berezi hunentzat kitorik den saltze gune egin dezaten.

Zuek ere parte hartu ! Eusko sareko laborari eta transformatzaileek ekoizten dituzten ekoizpen hauen eskaintzak segitu eta zuen ahalen arabera erosi. Pagatzeko biramenduz egiten da, euskoz hobe, edo bestenaz euroz. Gainera Eusko sarean ez diren laborarien eskaintzak hedatzen ditugu ere.

Nola egin eusko biramendu bat ?

Sar-hitza: Eusko konturik ez baduzu… hasi baten idekitzearekin, jadanik kide zirelarik (12€/urtean) kitorik da. Kidetzeko eta kontu baten idekitzeko, hemen egin klik

Eusko biramendu bat egiteko

  1. www.euskalmoneta.org web gunean, gainean eskuin « Kontuan sartu »-n klik egin
  2. Zure kodeak sartu. Zure kide zenbakia, zure euskokartaren gainean atzemanen duzu, eta zure pasahitza ahantzia baduzu « Nire pasahitza ahantzi dut »-era joan
  3. Zure kontuan sartu ondoren, azpian den « Biramendua »-n sartu
  4. « Hartzaile berri bat gehitu »-n klik egin, ondotik hartzailearen kontu zenbakia sartu eta baieztatu
  5. Azpian « Biramendua »-n klik egin
  6. Hartzailea hautatu zerrendan, zenbatekoa idatzi, beharrez izenburu bat gehitu, eta baieztatu. Egina da ! Pagatzea zuzenean egiten da.
  7. Zure pagatzearen aztarna atzeman dezakezu zure historikoan, « Harreran » sartuz.