Gaur egungo krisiak lurraldeen arteko elkartasunaren garrantzia erakusten du, eta tokiko elkargoek zeregin garrantzia haundia dute beren erosketak bertokiratzean. Hobeto, beren erosketa batzuk Euskoz ordaindu ditzazkete, segurtatzeko gastatu duten diru publikoa denbora gehiago Euskal Herrian egonen dela eta tokiko enpresa, saltoki eta ekoizleei onura gehiago atera diezaien.

Beraz, lurraldeko funtzionario, hautetsi eta herriko langile guztiei dei egiten diegu Euskoz egiten diren erosketen garatzeko.

Prozedura erraza da: aski dute beren hornitzaileei jakinaraztea ahalaz euskoz pagatu nahi dituztela, eta Altxor Publikoari faktura eta ordainketa-aginduarekin batera, helarazi behar duten kobrantza-agindu bat eman behar die, bai eta ere Euskal Moneta elkarteari.

Informazio gehiago, hemen