Gure auzoa den Tinda, Biarnoko tokiko moneta, billeteez gain, Euskoa bezala sarean den kondu sistema bat eta numerikoki ordaintzeko manera bat garatzeko nahikeriarekin da. Nouvelle-Aquitaine-eko eskualdeko kontseiluaren diru laguntza bati esker, Euskoarekin kontaktuan sartu da eta Bihar tokiko moneten formakuntza instituzioaren bidez, teknologia numerikoak helarazi dizkiegu.

Tinda-ko lau kidek 2 egun formakuntza pasa dituzte Baionan, Eusko numerikoaren proiektu eremaile eta garatzailea den Xebax Christy-rekin, otsailaren 8 eta 15ean larunbatez, helburu bikoitzarekin :

– Euskok garatu dituen tresna informatikoak ulertu eta erabiltzen ikasi : sareko kondu sistema, aldaguneen segipen aplikazioa, eta numerikoa eta billeteekin ibiltzen den moneta baten kudeatzeko aplikazioa

– Euskoak erabiltzen dituen tresna guzi hauek bikoiztu eta Tindakoentzat laster erabilgarriak izan diten egokitu

Bi egun formakuntza dentso horien ondotik, ikasteko jinak ziren biarnesak hiru Eusko aplikazioen ezagutza on batekin sartu dira. Oraindik goiti Cyclos 4 Pro eta Dolibarr beren tokiko monetaren sisteman sartzen ahalko dituzte, beren beharrei egokituz, parametratuz eta behar duten bezala garaaraziz.

Formatzaileak segipen teknikoa eginen du aste zonbaitzuez, Tindakoek tresna numerikoak osoki menperatu arte eta autonomian lan egiten ikasi arte. Gainera, Euskoak sistema numerikoan funtzio berri batzu garatuko dituenean, Tindak erabiltzen ahalko ditu ere.

Tindako taldeak formakuntzaren kalitatea estimatu du, horra zer ebaluaketa egin duten ikastaro bukaeran :

  • « Ez nuen uste hainbeste eduki izanen zenik, anitz ikasi dut ! »,

  • « Untsa ibiltzen den moneta baten logizielen gainen oinarritua den formakuntza zehatza da »

  • « Azalpenak ongi zehaztuak dira, eta erritmo onean aintzinatzen gira »