Lehen aldikotz, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 4ean, larunbatez, Eusko egunaren antolatzeko Eusko taldeak laguntza anitzen beharra ukanen du. Egun hau arrakastatsua izan dadin, motibatuak diren laguntzaileak behar ditugu! Plazerrekingaitasun eta ezagutza guziak ongi etorriak dira, eta denek izanen dugu zer egin!

 Programan: kontzertuak (Esne Beltza, Willis Drummond…), merkatu gurmanta, hitzaldiak, indar joko desafioak, Ezpeletako bisita gidatua, ikusgarriak… Egun guzian haurren xokoa, jateko (pintxo, kazola ttipiak,taloak, matahamiak…) eta edateko bai eta ere musika animazioak (txaranga, Batukada…).

Iaz, laguntzaileen mobilizazioari esker besta eta sorpresaz beteriko egun zoragarria antolatu dugu! Aurten ere, Euskoak, elkar ezagutzaz beteriko egun ezin hutsegin baten egiteko parioaren lortzeko laguntza horren beharra du.  izena hemen eman

Ondoko izen emaite fitxa betez gure taldean sartu edo deitu bulegora : 05 33 47 54 11  edo idatzi hor regis@euskalmoneta.org

Milesker !