Ekonomiaren bertokiratzea, transizio ekologikoaren gakoetariko bat da, eta arlo honetan, auzapezek paper garrantzitsu bat dute. Hau da, beren gain dituzten lanpostu kopuru haundia bai eta ere elkarteei ixurtzen dizkien diru laguntzen bidez, lekuko elkargoak aktore ekonomiko garrantzitsuak dira.

Gaur egun, 23 herri Eusko kide dira, eta Euskal Hirigune elkargoa ere, aldi oro ahobetezko bozka baten bidez (denak hartuz, abstenzio batzu eta 4 herriko hautetsik aurka bozkatu dute). Orduan egungo egunean, Euskoa, auzapezei ekonomiaren bertokiratzea ahalbideratzen duen eta eskualdeen zerbitzuko den tresna bat dela onets dezakegu.

Herri hauteskundeetako hautagaiei egun engaiatzea proposatzen diegu, hautatuak badira, ondoko hiru ekintzen plantan emaitea:

  1. 2020ean Euskoari kidetu

  2. Oraingo legeak eskaintzen duen ahalbideen arabera, lekuko zerbitzu publikoak euskoz ordaintzeko posibilitatea eskaini : kantinak, igerilekuak, aisialdi zentroak, CCAS, etab. (20 udal konpainiek euskoz pagatua izaitea onartzen dute).

  3. Partez edo osoki Euskoz pagatzeko duen nahikeriaz hautetsiak, herriko langileak, elkarteak eta enpresak abisatu.

Ekintza hauek legalki segurrak dira, eta Euskal Monetako taldearen laguntzari esker plantan emaiteko errexak.

Herri batzuk jadanik Eusko kide dira, bainan ekintza hauek ez dituzte oraindik plantan emanak ; beste batzu aldiz ez dira oraindik kidetu… hots, hauteskundeetan lehian diren lista guziak euskoaren erabilpenaren bidez Euskal Herri berdeago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzean parte hartzera engaiatzen ahal dira ! Zuk ere zuzenean dei egin iezaiezu !

Jadanik engaiatu diren listak hemen dira.

* Kidetu diren Herriko etxeak: Ainhoa, Aintzile, Anhauze, Azkaine, Aiherra, Baigorri, Baiona, Bastida, Bidarrai, Ezpeleta, Gabadi, Gamarte, Hasparne, Hendaia, Hiriburu, Izura-Asme, Lehuntze, Lekorne, Makea, Maule, Ozaze-Zühara, Sara eta Uztaritze