Hona lehen Eusko aurkitegia linean! 

Euskoak gaur bere lehen aurkitegia linean abiatzen du, nahi dutenentzat geolokalizazioarekin, guztiek euskoz nun ordaintzen ahal den 1000 helbideak aurkitu dezaten.

Aurkitegi hori Euskoaren web orrian eskuragarri da, gainean kokatua den botoi berdeari esker. Ordenagailuaren bidez edo smartfonaren bidez begiratu dezakezu aurkitegia, frantsesez edo euskaraz, zerrenda bezala edo geolokalizatua, oso baliagarriak diren 7 funtziorekin:

  1. Deskribapena, helbidea eta profesional bakoitzaren telefono zenbakia, bistan da

  2. Joateko ibilbidea («Banoa / J’y vais» botoian klikatuz)

  3. Profesional bakoitzaren fitxan, ikono bat karta bat jakiteko nun dagoen

  4. Bere webgunerantz eta/edo Facebookerantz joateko lotura bat

  5. Bere euskara maila: «ziur euskaraz mintzatzen ahal gira» («Euskaraz» etiketarekin) edo «ez dute baitezpada euskaraz hitzegiten , edo behintzat ez ongi» («Lehen hitza euskaraz» etiketarekin)

  6. Profesional horrek afitxaketa elebiduna jartzeko desafioa aukeratu ote du? euskararen sustapenean parte hartzeko. Desafio hori bidean bada edo betea?

  7. Eta filtroak: bakarrik aldaguneak bilatzeko, euskokartarekin ordaintzen ahal diren profesionalak, edo euskaraz dakiten profesionalak

Orain duela urteak amesten genuela, eta azkenean aurkitegia dugu linean gure eusko erabilpena errazteko: Milesker handi bat Mirentxu Bellyri, horretan aritu baita lanean zenbait hilabete!