4001 ikaslek, ama eskolatik lizeoa arte, 2019/2020 sartzea egin dute Seaskako ikastetxe batean. Ikastola gehienak eusko kideak direnez, zure haurraren hilabeteko kotisazioak euskoz ordaintzea eskatzen ahal duzu! Ikastoletako gero eta guraso gehiago Eusko kide dira eta ikastolak lagun bezala aukeratzen dituzte Eusko %3 dohaintza eskuratu dezaten. Azalpenak hemen:

Sartzea aukera bat da ere, txikientzat zein handientzat, kirol edo aktibitate artistiko bat berriz hartzeko. Eskolatik kanpoko aktibitateak proposatzen dituzten elkarte asko eusko kide dira. Adibidez Baionan eskaladarentzat The Roofen, Donibane Garazin errugbiarentzat US Nafarroan, Hazparnen saski baloiarentzat Basket Club Zarean kotisazioa edo kidetzea euskoz ordaintzen ahal duzu. Horiekin batera, Baionako la Rock Schoolen, Ziburuko Brigitte Edme-Arruartenaren klaseak, Biarrizko Madhura Yogan, Atharratzeko esku baloi ekipa euskoz ordaintzen ahal dituzue ere… eta beste asko! Zure etxetik hurbil eusko helbide guztiak aurkitzeko, aurkitegiak deskargatu hemen.