Eusko berriak nola segitu?

Gure berri papera jasotzen duzu baina euskoari buruzko berri gehiago izan nahi dituzu, sarea hobekio ezagutzeko, gurekin trukatzeko edo egiten dugunaren berri ematen duten artikuluak eta erreportaiak ezagutzeko? Aterabide bat baino gehiago ditugu zuretzat:

  • Zure etxetik hurbil:
    Euskoaren Agendan eusko taldea euskoari buruzko informazio mahaiekin egonen den Ipar Euskal Herriko ekitaldi guztiak agertzen dira. Mahai horietan nahi dituzun galdera guztiak egiten ahalko dituzu euskoari buruz, baina baita euskoak trukatu, kidetu, berriz kidetu, eusko aurkitegiaren azken argitalpena, edo eusko kontu bat ireki.
  • Kultur ateraldiak:
    Eusko kultur (eta besteak…) irteera guztiak ezagutzeko, gure Eusko Kulturala orri berrian ematen dizuegu hitzordua. Orri horretan euskoz ordaintzen ahal dituzuen ekitaldi guztiak bilduak dira.
    Agendan bilduak diren ateraldien selekzio bat ematen duen Eusko Kulturala berri papera bidaliko dizuegu hilabetero. Gure berriak jasotzen ez dituzten eta berri papera hori eskuratu nahiko luketen lagunak badituzue, erraiozue mezu bat bidaltzeko info@euskalmoneta.org helbidera.
  • Sare sozialetan:
    Euskoaren aktualitatea jarraitu dezakezue sare sozialetan Facebookekin, Twitterekin eta Instagramekin. Zabaldu gure berriak ahal bezain bat lagunei!
  • Prentsan:
    Prentsa berrikuspena erregularki eguneratua da, eta berreskuratu ahal izan ditugun euskoari buruzko prentsa artikuluak, erreportaiak eta kronikak biltzen ditu. Ikusi ez dugun bat aurkitu baduzue, ez duda eta bidali iezaguzu info@euskalmoneta.org helbidera.Eta Eusko kidetza oraindik egina ez baduzue, hemen izena eman dezakezue.Milesker