Bi hitzez zure burua aurkeztu dezakezu?

Mathilde dut izena, 34 urte ditut, eta Baionan bizi naiz. Ingeleseko eta frantseseko irakaslea naiz.

Zergatik erabaki duzu Euskora kidetzea?

Nire kontsumitzeko erarekin bat egiten zuen: gero eta bitartekari gutxiago izanez jendea gero eta hobeto biziko dela ziur naiz. Euskoa erabiliz tokiko zirkuitu laburrak laguntzen ditugu.

Euskoan laguntzaile izateak, zer erran nahi du zuretzat?

Momentuko Eusko Egunarentzat laguntzailea izan naiz, martxoaren 10ean iragan den euskoaren besta handia. Alicekin edarien gunea kudeatu dugu, eta aste batzuk pasa ditugu ekitaldia antolatzen.

Laguntzaile izanik niri garrantzitsuak zaizkidan gaiez kezkatuak diren jendea ezagutzeko aukera izan dut. Oso era ezberdinetako jendeak kausa berdinaren inguruan elkartzea gustatzen zait.

Laguntzaile esperientziak zer ekarri dizu?

Ez du nahiko denbora laguntzaile naizela horrek zerbait ekarri didala errateko. Momentuko, bilkura batean kontzentratua izateko dudan gaitasuna neurtu ahal izan dut besterik ez… eta garatu behar den gaitasun bat da!

Euskoaren zein baloreri lotua zara gehien bat: ekologia, euskara, elkartasuna?

Nire ustez ekologia, elkartasunaren nozioa berez berea egiten duen gai politiko bat da. Bi balore horiek niretzat banaezinak dira. Balore hori are defendagarriagoa da bere balore tradizionalak, beste egin-molde batzuk barneratuz, hain ongi kontserbatzen dakien eskualde batean.

Euskoarentzat laguntzaile izateko urratsa eman ez dutenei mezu bat helarazi nahiko zenieke?

Elkarte horretan ezagutzeko pertsona atsegin asko dago, denak elkartzen dira egiteko diren proiektu bikainen inguruan, eta mota guztietako jendeentzat lekua bada!