Ze menu prestatu diguzue Jon Butronekin Eusko Egunerako?

Eusko Egunerako, sasoiko eta tokiko produktoiei eman diegu lehentasuna. Potimarronen garaia amaituko da laister eta negua bukatzen ari da ere, beraz, potimarron krema bat eta bere ogi koskorrak, eta begetarioanoak ez direnentzat plantxan eginiko gizen zaflak gehituko dizkiogu. Plater nagusiarentzat, ideia zen kuskus bat egitea, beraz azarekin, pastanagrekin, porruekin eta arbiekin egindako Euskokuskusa izango da. Barazki horientzat sasoi bete betean gira, eta guztia kuskusearekin zerbitzatua izango da ete haragia gustukoa dutenentzat, haragi bolak, oilaskoa eta merguez lukainkak izango dira. Plater begetarianoentzat, salda eta barazkiak beraien aldetik egosiko ditugu. Bukatzeko, eta neguaren amaiera baita, lirandiazko Ile Flottante bat egitea pentsatu dugu.

Plateretan diren produktuak nungoak dira?

Produktu gehienak, kuskusa eta espezieak izan ezik, tokikoak dira.

Zaila egin zaizue euskoa bakarrik baliatuz bazkari bat egitea?

Ez, alderantziz, BLEko Lisarekin harremanetan jarri gira Euskoz ordainduak izatea onartzen zuten hornitzaileei lehentasuna eman nahi genuela erranez. Eusko aurkitegia baliatu dugu ere, bertan agertzen baitira Euskoa onartzen duten Ipar Euskal Herriko hornitzaile guztiak.

Nola pasa da bazkariaren prestaketa?

Merkantzia guztiak larunbata honetan 16etatik goiti hartuko ditugu. Usaian Jonen inguruan lan egiten duen talde eraginkorra, Patxokin elkartu behar du zuriketa lanak egiteko eta biharamuneko egosten hasteko. Krema ingelesa ere prestatua izango da biharamunean hotza zerbitzatua izateko. Guztia Elkarteen Etxeko gela hotzean utzia izango da arratseko 20etatik goiti. Igandean 8etan hasiko gira berriz lanean Glainen. Hiru lanpostu izango dira: lehena saldarentzat, bigarrena kuskusa eta, azkena deserta.

Zure burua aurkeztu dezakezu bi hitzez?

Laguntzailea, aktiboa eta motibatua, Euskoko, Biziko eta E.E.L.Vko kidea eta laguntzailea.

Nola egin zira Eusko laguntzailea?

Euskoa ezagutu dut 2014an, Marion aintziran. Geroztik ahal dudan guztia egiten dut gure tokiko monetaren promozioa egiteko bereak egiten dituen ideia on guztientzat izan dadila ekonomia arloan, sozialean, inguramenean eta kulturan.