Helburua: 1 000 000 eusko zirkulazioan urriaren 7an!
Parte hartu ez ohiko diru trukaketa bat eginez!
10, 30, 50, 100 ou 200 eusko,norberak egin dezake ez ohiko diru trukaketa bat Euskoa, europa maila, milioiaren maila sinbolikoa gainditzen duen trantsiziorako lehen moneta bilakatzeko.
Aterabide asko:
Ez baduzu eusko konturik:
Hitzordua eusko aldagune batean, kidetu edo ber kidetu ez bada jadanik egina, eta, nahi duzun heineko diru truke bat egin. Eusko billeteak izango dituzu eskutan euskoa onartzen duten ehundaka komertzioetan baliatzeko, eta konkretuki trantsizioaren alde engaiatzen direnak.
Aldaguneen zerrenda hemen aurkituko duzu, euskoak onartzen dituzten komertsanteen zerrenda hemen duzu.
Eusko kontu bat baldinbaduzu, bi aukera:
- Hitzordua aldagune batean eta zure kontua kargatu txepe edo eskudirua emanez, zure kontua berehala beteko dugu. Aldaguneen zerrenda hemen.
- Nahiago baduzu linean dirua trukatu, bi etapa:
– lehenik zure euro banku kontura joan, eta, Euskal Moneta gehitu zure biramenduen hartzaileen zerrendan: IBAN: FR76 4255 9100 0008 0147 3341 751 – BIC:CCOPFRPPXXX (Crédit Coopératif).
– Behin Euskal Moneta gehitua hartzaileen zerrendan (72 ordu arte itxoin daiteke, bankuen arabera) , sinpleki zuk nahi duzun heineko biramendu bat egin iezaiozu Euskal Monetari , zure biramenduaren izenburuan « trukea » zehaztuz eta zure kide zenbakia. Adibidez: Trukea E00058.
Behin zure eusko kontua kargatua, edo zure euskokartarekin ordaintzen duzu (onartzen duten komertzioen zerrenda, herrien arabera, hemen duzu), edo dirua ateratzen duzu zure kontutik aldagune batean (zerrenda hemen). Zuri da!