EUSKOA ZERGATIK?

  • Euskal Herriko garapen eko arduratsu baten alde
  • Ekonomia birtokiratzearen alde
  • Euskara sustengatzeko
  • Erabiltzaileen artean lotura bat sortzeko

NOLA DABIL?

 

  • Euro 1 = eusko 1
  • Euskoa Iparraldean erabili daiteke, Donibane Lohizunetik Donapaleu arte Ezpeletan, Baionan, Donibane Garazin, etabar…herrietan erabilgarria. Ondoren agertzen zaizuen afixatxoa duten saltegi guztietan.
  • Euskoa 1, 2, 5, 10 eta 20 euskoko billeteak dira. Ez dago zentimorik. Behar bada, zentimoak eurotan ordaintzen ditugu.
  • Euskoa tokiko moneta osagarri bat da legalki eta demokratikoki elkarte batek kudeatzen duena.

ZUEN EUSKO GUTUN-AZALAK NON AURKITU?

 

  • Ipar Euskal Herria bisitatzen dutenei zuzendutako Eusko gutun-azalak orrialde honetan zerrendatuak diren Turismo bulegoetan, komertzioetan eta landetxeetan aurkitu ditzakezue.
  • 20€ko gutun-azala batean, 10 eusko, 5 eusko, 2 eusko eta eusko bateko billeteak aurkituko dituzue, eta, baita 2 euroko balioa duen behingo kide txartel bat.
  • 50€ko gutun-azala batean, 20 euskoko billete bat, 10 euskoko bi billete, 5 euskoko billete bat, 2 euskoko beste billete bat eta eusko bateko bat aurkituko dituzue, eta, baita 2 euroko balioa duen behingo kide txartel bat.
  • Behingo kide txartelak iraupen mugatua du, hau da, gutun azalean dituzun billeteak xahutu orduko balioa galtzen du.
  • Halere, eskoak erosi eta egun batzuen ondotik bigarren gutun-azala bat nahi baduzu, zure behingo txartelarekin bigarren bat erosi dezakezu horretarako txartel berri bat erostea behartua izan gabe.

ETA GERO, NON ERABILI ZURE EUSKOAK?

Ostatuak eta jatetxeetan, esneki saltegietan, arraintegietan, okindegi gozotegietan, harategi urdaitegietan, tokiko ekoizpenen salmenta dendetan, kirol eta kultur aisialdietan, higienea eta ongi izatean, opari eta oroigarri dendetan… Eusko sareko 650 bat saltokiak eta elkarteak ekonomia birtokiratzearen alde, Euskal Herriko garapen orekatu baten alde eta euskararen alde engaiatzen dira. Zuk ere parte hartu eusko gutun-azalak erosiz eta eusko profesionalengana joanez!

Aurkitegiak hemen deskargatu, edo, erregularki eguneratua den aurkitegia online begiratu.

ITZULIKO ZARA IPARRALDERA, ETA NAHI DUZU EUSKOAN URTE OSORAKO KIDETU?

 

Edonoiz Euskal Monetan urte osoko kidetze txartela eskatu dezakezu gure webgune honetan edo gure aldaguneetariko batean (zerrenda online orri honetan).

Urteko atxikimendu honekin ahal dut:

  • gure aldagune guztietan nahi ditudan euro guztiak euskoetan trukatu
  • Iparraldeko elkarte bat izendatu lagun bezala. 30 lagunek elkarte bat izendatzen badute, dohaintza moduan elkarteak trukatu duten diru zamaren %3ko diru-laguntza jasoko du.
  • doan eusko kontu bat ireki eta zure Euskokarta jaso Euskokarta hartzeko tresna daukaten saltegietan ordaindu ahal izateko. Kontuan hartu zure oporrak prestatzerakoan! 15 egun behar dira Euskokarta etxean jasotzeko. Kontu irekitzea hemen (frantsesez bakarrik).

Euskal Moneta – 20, Cordeliers karrika – 64100 Baiona/Bayonne

(+33) 05 33 47 54 11 – www.euskalmoneta.org – info[at]euskalmoneta[point]org

facebook.com/euskoa – twitter.com/EuskalMoneta