Elkarrekin, euskara sustenga dezagun euskoarekin!

Sortzetik, euskara eusko proiektuaren barne da. Ekonomiaren birtokiratzearekin, ingurumenarekin eta tokiko enpleguarekin batera, euskararen zaintze eta hedapena euskoaren balore garrantzitsuenetarikoa da.

Eusko sarea integratzen duen profesional orok bi urte ditu bi desafio gauzatzeko. Haietariko bat euskararen inguruan kokatzen da, bezeroei harrera euskaraz eginez (edo erdaldunentzat, erabilpen profesionalari egokitutako 20 orduko euskarazko kurtsoak), edo afitxaketa elebiduna plantan emanez.

2013 urtetik, Eusko sareko 314 komertzio, enpresaburu eta nekazari, euskalduna izan edo ez, haien seinaletika euskarara itzultzea engaiatu dira! Haietarik hamarnakak engaiamendu hori bete du jada, eta, beste asko gauzatzen ari dira.

Zehazki, Euskal Monetako garapen arduradun batek komertzioetan euskaratu beharreko hiztegia biltzen du, eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP-k) itzulpena egiten du. Azkenik, Euskal Monetak profesionala lagunduko du afitxaketa elebiduna plantan emateko.

Guztia urririk, Euskal Monetaren ekintzari eta EEPren laguntzari esker.

 Euskararen aldeko Eusko profesionalen engaiamendua plazaratzeko, astero, haietariko bi edo hiru goraipatuko ditugu, bakoitzak, bere erara, euskara integratu baitu bere komunikazioan.

Sail hori hasteko: Darrigues okintegia, Mylène Paillard (nork zabaltzen du medikutegi bat Donapaleun) eta Jauregizahar.

Mylène Paillard-en webgunea (Donapaleun)

Darrigues okindegia (Senperen)

Jauregizahar (Zalgizen)

 

 

 

 

Euskararen normalizazioaren aldeko dinamika posible egiten duten guztiei, – profesional horiei eta euskoa erabiltzen duten guztiei-, gure esker beroenak!


Euskoak bakoitzaren kide saria behar duelako eragiteko, 2017rako izan bazkide hemen klikatuz. Milesker!

 

NB: Euskara, zein komertziotan erabili daiteken jakiteko, berinaren gainean dagoen «Hemen, euskoa erabiltzen dugu» pegatinaren zenbakia begiratu. Zenbakiak euskara maila adierazten du:
3. Harrera osoki euskaraz
2. Harrera euskaraz, baina, mugatua (maila ertaina, edo saltzaile batzuek bakarrik euskara dakite)
1. Euskaraz harrerarik ez

Hazten gaitu, hazten dugu!

2017an, Bernat Etxepare lizeoa orokorra, teknologikoa eta profesionala idekiko da Ipar Baionan. Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarra ! Sustengatzeko, sagarrondo bat eros dezakezue.

Ikastola, bi urtetik baxoraino euskaraz murgiltzea bermatzen duen eredu bakarra da. Euskararen egoera larriari aurre egiteko, badakigu euskal hiztun osoak behar ditugula. Euskal lizeoak xede hau bete nahi du. Gainera, bere identitate eta nortasunaren jabe izanik, jendartearen erronkei erantzunen eta eraginen duten ikasleak formatzea dute helburu.

Seaskak, Euskal Monetaren aspaldiko kidea, gure jendartean euskaraz bizitzeko gai izanen diren herritarrak hezteko eta prestatzeko euskal lizeo azkarra eta kalitatezkoa behar du.

Horregatik, lizeo berri baten parioa egiten du : 2017ko irailean 400 ikasleendako lizeoa idekiko du Breuer dorreen parean. Hezkuntza proposamena hobetzeko, arlo profesionala idekiko da ere : JLHB (jendeari laguntza eta herri bizia) eta salmenta.

« Hazten gaitu, hazten dugu » kanpaina
Eraikuntza lanak uztailean hasi dira eta Jarraitu irakurtzen

Eusko aldagune berria Santa Izpiritun: Assimans gasnategia

Hogei bat Santa Izpiritar jin dira aldagune honen estreinara, bertan gasna platera eta Bidegain harategiak eskainitako xerrikia jastatu ahal izan dute.

Aldagune berri honi esker, eusko erabiltzaileek bertan aldatzen ahalko dituzte haien euroak euskoz, zubia zeharkatu behar izan gabe, bertako komertzio eta ekoizleen dendetan kontsumitzeko.

Eusko aldagune berri honen irekitzea Santa Izpiritu auzoan Euskal Monetak hasitako garapen ekintzan kokatzen da. Assimans gasnategiko Kevin Domec-ekin, Santa Izpirituk hogei bat komertzio eta elkarte kondatzen ditu eusko sarean.

Garapen hori sustatzeko, bilakatu oraintxe bertan Eusko Kide edo zuen eusko aldagunean!

Eta ez ahantz! Moneta hori biziarazi erabiliz ekonomiaren birkokapenean, euskararen promozioan, ingumenaren alde eta praktika sozial eta solidarioen alde hari diren bertako komertzioetan.

Hemen, Eusko aldaguneak.

Euskoa Baionako Eguberriko merkatu justu eta solidarioan

affiche-corrigeePelletier karrikan atsemango gaituzue Abenduaren 17 eta 18an, larunbat eta igandez, Baionako Eguberriko solidario eta bidezko merkatua kari.
Merkatu alternatibo horrek Euskal Herri osoko nekazari, artisau eta sortzaileak biltzen ditu.

Eguberri hurbiltzen zaigula eta, opariak aktiboki bilatzeak kontsumo gainkostu bat sortzen du. Merkatu alternatibo horrek Eguberriko beste ikusmolde bat erakusten digu, etikoa, elkartasunean oinarritua eta ekologikoa!
Horren kari, gure erakusmahaian euskokidetzea eguneratzen ahalko duzue 2017. urterako eta Eusko numerikoa abiatzear denez zuen online kondua prestatzen ahalko duzue.

Beraz asteburu huntan, denak Baionara, Pelletier karrikan!