

“HUT!” Ikusgarria – Ziburu Kultur zerbitzua
24 martxoa I 18:00 – 19:00
6 hilabete – 3 urte arteko haur ttipi-ttipiendako etxola-kontzertua :
Kantatzen ari da! Ikusten duzu? Anderea, hor da, hortxe. Etxolaren ondo-ondoan. Anderea. O! Desagertu da! Ixooooooo! Etxolaren gibelean gordeta? Entzuten dut, kantuz ari da! Oihal-etxola zuri handi baten inguruan, etxola baten giro goxoan, artista liriko batek haur ttipi-ttipiak soinu eta ahotsekin biltzera gomitatzen ditu. Batean ozen, bestean xuxurlatua, ahots zoragarri honek ohiz kanpoko zentzuen abentura batera eramanen ditu. Musika esperientzia paregabea haurrentzat eta gurasoentzat.