

- ekitaldia hau amaitu da.
Xutik
19 azaroa 2022 I 19:00 – 22:30
Euskaraldia giro onean aurrera eramateko, Hendaiako Herriak eta Mintzaian elkarteak besta gaualdia eskainiko dizuete. Programan, arratsaldeko 7etatik goiti, pintxo potea Kuxkuxtu Txarangak alaiturik, azken txapen banaketa eta 21:00etan, kontzertua Xutik taldearekin.
Xutik taldea 2008-an sortu zen eta, geroztik, eszena ttipi eta handietan gaindi ibiliz bide ederra egin du. Hemen ditugu berriz, energia eta aldarrikapenez beteriko «Kantu berrien azalean» izeneko diska berriarekin!