

- ekitaldia hau amaitu da.
Baionako Zizpa Gaztetxea – 7 urte
28 urtarrila I 19:00 – 29 urtarrila I 02:00
🎉 2023 urtea ongi hasteko, zato Zizparen 7. urtebetetzea ospatzera gurekin hilabete baten buruan!Â
Mezu hunen bitartez, Baionako ZIZPA gaztetxearen izenean, gaztetxearen zazpigarren urteurrena ospatzeko zintzur bustitzerat gomitatzen zaituztegu, 2023ko urtarrilaren 28an, 12:00 etatik goiti, Biltxoko elkartean (9 Agustindarren karrika).
Mezuari atxikirik egunaren afitxa aurkituko duzue!
Dakizuen bezala, gure elkartea 2008.urtean sortu ginuen, Baionako gazte ororekin izpiritu kritikoa landu eta praktikan emaiteko helburuarekin. Orain dela zazpi urte gaztetxea den tresna bikaina inauguratu ginuen eta geroztik ibilbide oparoa izan dugula erran genezake: Kontzertu estilo ezberdinak, bideo emanaldiak, antzerkiak, merkatu alternatiboak, ihauteriak, hitzaldiak eta asteroko hainbat tailer (Euskal dantzak, system-a, bertsu eskola, tangoa, kapoeira, marrazketa, RAP idazketak…). Aipatzekoa da ere, Baiona eta bere inguruko elkarte asko gaztetxetik pasa direla, asanbladarekin elkarlanean edo haien kabuz ekimen andana antolatzeko parada eskaini dielako gure tresna den gaztetxeak.
Egin duguna eta egitekoa dugunaz mintzatzen ahalko gira luze eta zabal, ideia guztiak ongi etorriak dira !
Urtarrilaren 28an elkar ikusiko dugulakoan, har ezazue gure agurrik beroena.