Enplegatzailea: Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque elkartea
Kontratu mota: Kontratu mugagabea
Hasiera: 2021eko ekainaren 1a
Soldata: Perfilaren arabera. Osasun kutxa.
Asteko lan denbora: 35 ordu
Lekua: Baiona

 

ELKARTEA

2013az geroztik, Euskal Moneta elkarteak Euskoa, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta kudeatzen du. Euskoak trantsizio ekologikoa, lurraldearen garapena eta euskararen erabilpen publikoa sustatzen ditu. Gaur egun 13 langile ditu eta 3900 kide partikularrek, 1100 profesionalek, 28 herriko etxe eta Euskal Hirigune Elkargoak erabiltzen dute. 2,5 milioi eusko zirkulazioan dira, billete moduan eta Euskal Monetak kudeatutako kontu numerikoen bidez.

 

EGINKIZUNAK

Zuzendari nagusiaren ardura pean, kudeaketa arduradunak kontularitzaren eta finantzen segipenaz, langileen kudeaketa administratiboaz, eta Euskoaren kudeaketaz (billeteak eta numerikoa) arduratzen da. Bestalde, zuzendari nagusia laguntzen du diru laguntza dosierren prestatzen eta segitzen.
Kudeaketa arduraduna beste langileekin eta laguntzaileekin harremanetan da, bai eta kanpoko partaideekin (langileen kudeaketa enpresa, bankoa, OPCOa, etab.).

 

JARDUERA NAGUSIAK

Kontularitza eta finantzak:

  • ordainketak eta diru sartzeak
  • kontularitza datu bilketa (kontuak kontulari laguntzaile batek kontrolatzen eta trenkatzen ditu)
  • diruzaintzaren segipena
  • aurrekontuen gauzatzearen segipena
  • diru laguntza dosierren prestatzeko eta segitzeko zuzendari nagusiaren laguntzea

Langileen kudeaketa administratiboa (langileen kudeaketa enpresa batekin lotua):

  • lansarien kudeaketa
  • oporren kudeaketa
  • enplegatuen kudeaketa eta kontratuen segipena
  • herritar zerbitzuen kudeaketa administratiboa
  • langileen formakuntza dosierren kudeaketa

Euskoaren kudeaketa eta kontrola:

  • aldaguneen kudeaketa: billete erreserbaren eta aldaguneen ornitzearen kudeaketa, aldaguneen aktibitatearen segimendua eta kontrola, aldagune berrien formakuntza eta instalazioa
  • Eusko numerikoaren kudeaketa: diru hartze automatikoen bidez egin trukeen eta lekuko elkargoen ordainketen kudeaketa
  • billete bai eta numerikoarentzat: profesionalen eusko-euro trukeen kudeaketa, zirkulazioan diren euskoen eurozko ordainaren kontrola
  • informazio eta kidetze / kontu idekitze mahainen kudeaketa administratiboari buruzko laguntzaileen formakuntza

 

BEHARREZKO GAITASUNAK

  • Hein bereko postu batean bi urteko esperientzia
  • Oinarri azkarrak kontularitzan
  • Tresna informatikoen menperatzea, bereziki kalkulu orrien programa
  • Zorroztasuna, metodoa
  • Autonomian lan egitea, antolatzeko eta adaptazio gaitasunak
  • Diskrezioa
  • Harremanerako erraztasuna, behatze eta komunikatzeko gaitasunak
  • Euskaren menperatzea abantaila da

 

CV eta motibazio gutuna igorri rh@euskalmoneta.org helbidera

Hautagaitzak igorri berantenez maiatzaren 17ko, astelehena