Euskoak, kide guztientzat eta uda honetan Bakantzak Euskoz kontu bat ideki eta erabiliko dutenentzat lehiaketa bat antolatu du.

Irabazteko, zozketan:

  • Gau bat eta bazkaria bat bi pertsonarentzat, Auberge Basque, 4 izarreko hotela eta Michelin gidako izar bateko jatetxean, Senperen
  • Proposatutako bisita gidatuen artean hautatzeko, Errota – La Noisette basque oliogilearen bisita bi lagunentzat, Senperen ere bai

 

Auberge Basque jatetxeak proposatzen duena « Euskal Herriko ekoizpen ezagunekin eginiko sukaldaritza findua, koloretsua eta naturala da. Euskal Herri bihotzean, Cédric Bechade chefak bere ekiparekin, beti mugimenduan, eta ekoizpen eta elkarrezagutza anitzetaz elikatzen den merkatuko sukalde instintibo bat proposatzen du ».

Gainera, Errota – La Noisette basque oliogilearen bisita egiten ahalko duzu. Euskal Herrian hurraren inguruko leku paregabea da. Biologikoan eremana den hiru hektarako hurrondo baratze esperimental baten bidez, hurraren  birkokatzeko proiektu eder bat da. Leku harrigarria, biodibertsitatearen  babeslekua, hurrak produktu gastronomiko bilakatzen dituzte, jarduera ludikoak proposatzen…

 

 

Zozketan parte hartzeko, Eusko urtesaria ordaindua izan behar da edo agorrilaren 31 aintzin Bakantzak euskoz kontu bat ideki eta erabili behar da!

Kidetzeko edo urtesaria eguneratzeko:
kidetze sinplea (billeteak) // kidetzea billete + kontu numerikoa (euskokart eta euskopay)

Bakantzak Euskoz kontu baten idekitzeko

 

Hoteleko gaua, bazkaria eta bisita 2020ko irailaren 1a eta 2021eko ekainaren 30a artean erreserbatu beharko dira. Lehiaketaren araudien ukaiteko, Euskal Monetari eta SCP CALVO – CAMINOri (Marhum etorbidea, 24 – 64100 Baiona) galdetu.

Gure bi partaideer, L’Auberge basque eta l’Huilerie Errota – La Noisette basque, oliogileari eskerrak, eta xantza on deneri!