Sekulako bultzada !

Les statuts d'Euskal Moneta ont été adoptés à l'unanimité des plus de 100 participants à l'AG fondatrice ce 26 janvier à Ustaritz. Photo Photomobile, www.photo-mobile.com

Les statuts d’Euskal Moneta ont été adoptés à l’unanimité des plus de 100 participants à l’AG fondatrice ce 26 janvier à Ustaritz. Photo Photomobile, www.photo-mobile.com

Laborantxa Ganbara, Seaska, Euskal Irratiak, Hemen, Aima, Bizi, Arrapitz eta Euskal Herriko Inter-Amap –ek ofizializatu dute larunbatean, urtarrilaren 26an, eusko-ari beren sustengua, Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusian. Bertan elkartearen estatutu berriak onartuak izan dira, bozkazale guztien adostasunarekin. Erakunde haundi eta ezagun horiek Euskal Monetaren Kolegio-en Komitean sartu dira. Instantzia horren ardura da Euskoak atxik dezan leialtasuna euskararen sustenguari, ingurumenaren, laborantza herrikoi eta iraunkorraren, tokiko garapenaren eta aintzinapen sozialaren defentsari.

112 pertsonek parte hartu dute Biltzar Nagusi honetan. Bertan elkarteak lortu ditu Kolegioz osaturiko Estatutu batzu, non Euskal Monetaren sistemaren aktore ezberdinak ordezkatuak diren : Oinarrizko Baloreen kolegioaz gain, Erabiltzaileen Kolegioa (1), Zerbitzu eskaintzaileen Kolegioa (eusko-tan ordaindua izaitea onartzen duten enpresa edo elkarteetaz osatua) (2), Kide Aktiboen Kolegioa, %3en onura ukanen duten elkarteen eta Tokiko Elkargoen Kolegioen sortzea… jakinez azken bi hauek datozen hilabeteetan gauzatuko direla.

« Bizi luzea Eusko-arentzat! », desiratu dut Etcheto Jaunak, Garapen Kontseiluko Lehendakariak. Biltzar Nagusi honetarat etorri da erraiterat Iparraldeko jendarte zibila ordezkatzen duen Instituzio horren Zuzendaritza Batzordeak bozkazale guzien adostasunarekin Euskal Moneta-ren kide bilakatzearen printzipioaren alde bozkatu duela, Kolegioen Komite-ko kide izaiteko, Herrikoa eta berdin laster Iparraldeko beste instituzio batzurekin partekatuz estatutu hori.

Crédit : Photomobil. www.photo-mobile.com

Crédit : Photomobil. www.photo-mobile.com

Jean-Philippe Urrutiak, Uztaritzeko auzapez ordeak ekarri ditu bere zorion agiantza guziak eusko-ari. Biziki pozik agertu da azpimarratzeaz eusko-aren sortze Biltzar Nagusia Lapurdiko Biltzar Historikoaren herrian ospatu dela, Euskal Kultur Erakundearen egoitza nagusia den Lota gazteluaren saihetsean.

Patxi Bergarak, Herrikoaren izenean, eusko-aren aldeko sostengua berretsi du. Herrikoa, Iparraldeko enpresen sustengatzeko diru biltze herrikoi eta solidarioaren sustatzaile aintzindaria izan da. Eta Herrikoak azken 30 urteetan 11 milioi euro inbertsio egin ditu Euskal Herriko 357 enpresetan.

Kidetze eta aldaketa bulego bati esker 40 kidetza berri lortu dira, horrek laster eusko-aren erabiltzeko parada ukanen dutenen kopurua 500tik gora pasarazi dituelarik, euskoa erabiltzeko data ofizialaren hastapena baino 5 egun lehenago. Ber maneran, 3 500 euro trukatuak izan dira euskotan, horren bidez jada 10 000 eusko banatuak izan dira erabiltzeko egun ofiziala den urtarrilaren 31a aintzin.

Eusko-aren errezebitzeko parada ukanen duten enpresa eta elkarteen sareak 134 kide ditu, eta haietarik 22 hor ginituen eusko-aren Biltzar Nagusi honetan. Eusko-aren erabiltzeko lehen eguna aintzin, azken Onespen Komite bat iraganen da, urtarrilaren 28an, arratseko 19etan. Bertan jada badira hogoita hamar bat hautagaitza berri, jada prest ikertuak izaiteko.

Permanentzia bat atxikia izanen da astelehen honetan berean, arratsaldeko 17:30-etarik 19 :00k arte Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, 20 Cordeliers karrikan. Bertan ongi etorria emana izanen zaie eusko-en errezebitzeko gaitasuna ukan nahi duten enpresa eta elkarte guzier, beren onespena lortzeko galdea osa eta utz dezaten eta onespena lortuz geroz eusko-aren lehen aurkitegian beren izenak agert ditezen. Besteentzat, Onespen Komite bat iraganen da hilabetero, poliki poliki sarearen haunditzeko !

(1) Erabiltzaileen kolegioak Kolegioen Komitean ordezkari gisa izendatu ditu : Laure Blandin (Izturitze), Joan Plancq (Milafranga), Yann Meillan (Miarritze), Estebe Mailharin (Angelu), Pascale Brust (Ezpeleta), Daniel Junquas (Baiona), Nadine Cantaloube (Senpere), Patxi Bergara (Azkaine) eta Xavier Parsy (Beskoitze).

(2) Erabiltzaileen kolegioak Kolegioen Komitean ordezkari gisa izendatu ditu : Maitena Zubeldia, laborari (Gamarte), Frédéric Turpin, Gogotik denda (Donapaule), Jean-Michel Olaizola, Jardinerie Lafitte (Baiona), Panpi Olaizola, paysan, (Ezpeleta), Maider Laduche, Café Plazan (Azkaine) eta Xina Dulong, Café des Pyrénées (Baiona).

Be Sociable, Share!