Merkatu publikoak

2018ko azaroaz geroz, Eusko-sareko kide diren hemengo elkargoek, hots, momentuko, Euskal Hirigune Elkargoak eta 17 herrik (Baionak, Hendaiak, Uztaritzek, Hazparnek, Sarak, Azkainek, Hiriburuk…) beren gastuak euskoz ordaintzen ahal dituzte. Horri esker, segurtatzen ahal dute erabiltzen duten diru publikoa gure lurraldean gehiago egoten dela eta Euskal Herriko ekonomia elikatzen duela.

Bertutezko urraspide hortan parte hartu nahi baldin baduzu, aski duzu Eusko-sareko kide bilakatzea eta, elkargoei egiten dizkiezun fakturekin batean, euskoz kobratzeko mandatu bat aurkeztea. Mandatu horren errezibitzeko, aski duzu ondoko helbidean eskatzea: info@euskalmoneta.org. Eskatzen ahal duzu faktura bat osoki edo haren parte bat bakarrik euskoz ordaindua izatea.