Eusko-kontu bat Interneten bidez irekitzea

Egin-moldea

Eusko-kontu baten irekitzeko, aski duzu behereko formularioa ontzat ematea, eta zure euskokarta eta zure datu identifikatzaileak errezibituko dituzu, zure kontuan konektatzeko. Eusko-kontu baten irekitzeak ez du gasturik ekartzen, dena bazkide sariaren barne baita.

Ez baldin bazara oraino kide, edo kidea baldin bazara baina zure urtesaria ez baldin baduzu oraino ordaindua, arazorik ez: zure urtesaria zure eusko-kontutik ordaintzen ahalko duzu.

Zure Eusko-kontuan hilabete oroz dirua baduzula segur izateko, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezartzea eskatzen dizugu, gutienez 20 euskokoa. Zure banku-kontutik hilabete bakoitzeko 10ean kenduko zaizu dirua, eta zenbateko bera sartuko zaizu zure eusko-kontuan, 24 oren barne (asteburuak kanpo). Bistan dena, zure truke automatikoaren zenbatekoa noiznahi aldatzen ahalko duzu, zure Interneteko eusko-kontuan.

Truke automatikorako dirua hilabete guziz kentzeko baimen-agiria Yousign plataforma seguruan izenpetuko duzu; bertan sartuko zara formulario hori ontzat eman ondoan.

Formularioa

1. Zure deitura-helbideak:










2. Hilabetero automatikoki trukatuko duzuna:



Euroak aterako diren kontuaren zenbakiak (nahitaezkoa) :

IBAN :
BIC :

3. Zure nortasun-agiria (nahitaezkoa) :
Nortasun-agiriaren aitzin eta gibelaldeak, pasaportea edo gidabaimena (aitzinaldea bakarrik)
Aitzinaldea (edo aitzin eta gibelaldeak):
Gibelaldea: