Maule, Luhuso, Hendaia, Otsailaren 10etik goiti “Un jour sans pain” Nanoua

Kultura bidean-ek, Nanoua konpaniaren ikusgarri bat proposatzen du, frantsesez, 8 urtetik goiti. Oraina eta iraganaren artean bidaiatzen duen istorio kondazaleak Ozil (urrundik jiten den bihotzeko anai ttipia) eta Claudius (bere aitatxi) izaki askeen bizia kondatzen digu.

Bi belaunaldien arteko istoriak oihartzuna sortzen du ogiaren munduarekin, eta munduaren elikatzeko dugun ikusteko manerarekin : etxekoa edo besteen irudikoa?7

Prezioak: 10 eusko, prezio ttipitua edo taldeko prezioa 6 eusko, 4 eusko 12 urtetik petik.

Maulen (Maule Baïtha gelan) otsailaren 10 eta 11an, goizeko 10etan eta arratsaldeko 2ak eta erditan

Luhuson (Harri Xuri gelan) otsailaren 13 eta 14an, goizeko 10etan eta arratsaldeko 2ak eta erditan

Hendaian (Mendi Zolan kultur gunean) otsailaren 16ean arratsaldeko 5etan, otsailaren 17 eta 18an goizeko 10etan eta arratsaldeko 2ak eta erditan, eta otsailaren 19an goizeko 10etan.

Agenda osoa : http://www.euskalmoneta.org/mec-category/eusko-kulturala/?lang=eu

Data

10 Ots 2020 - 28 Ots 2020

Ordua

08:00 - 18:00
Category

Heldu den hitzordu