Antzerkia: Axut!-en Zaldi Urdina Hendaian

Axut! konpainiaren Zaldi Urdina antzerki ikusgarria ikusteko aukerarik izan ez dutenek laster egiten ahalko dute! Abenduaren 13an ostiralarekin emanen da euskaraz 20:30etatik goiti Hendaiako Mendi Zolan aretoan.

ingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

  • Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia
  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
  • Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Asier Ituarte
  • Jantziak: Marodi sorkuntzak

12 urtetik goiti

Prezioa: 12 eusko / 6 eusko (prezio murriztua)

Euskal kultur erakundearen Ibilki programaren karietara

Harremana: 05 59 48 30 49 /

Data

13 Abe 2019

Ordua

20:30 - 22:00
Category

Heldu den hitzordu