Euskal Moneta elkarteko Biltzar Nagusia, datorren larunbatean, apirilaren 18an, Uztaritzen, zatozte denak!

Affiche_AG_Euskal_Moneta_2015_Eusko_Monnaie_Locale_PaysBasqueEuskal Moneta elkarteko ohiko Biltzar nagusia, apirilaren 18an larunbatarekin iraganen da, 9:00etatik 12:00etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan, Lota jauregiaren ondoan (harrera eta kafea 8:30etatik goiti).

Biltzar Nagusi horretan parte hartzera denak gomitatuak zarete. Eusko, tokiko Euskal moneta ekologikoa eta solidarioaren emaitzak aipatuko dira, sortzetik bi urtera. 2014ko kontuak eta bilan morala aurkeztuko dizkizuegu, 2015 urterako pentsatu diren proiektuak, baita ordaintze txartelarentzat atxikiak diren diseinuak – ondotik kideek apirilaren 30 arte ukanen dute bozkatzeko, diseinu baten hautatzeko. Bestalde txartelaren izena elgarrekin hautatuko dugu.

Lire la suite

EUSKO Gaualdia

Datorren ostiralean, abenduaren 12an, jai-giroko gaualdi bat antolatua da eusko laguntzaileen dinamika jarraituz. Poteo-rik ez haldi honetan, baina Baionako gauak bizirik mantentzen dituzten Pyrénées Ostatua edo Gazte Asamblada bezalako eragileekin, denen artean antolatutako gaualdia!

Eusko gaualdia-page-0017-etatik aitzina, lehendabiziko itzordua B@B ostatuan da, gaualdia musika eta humore onean hasteko.

8-etan, Pyrénées Ostatuan, « Pyrénées kantuz » gauen inguruan, Nat & Watson taldearekin, pasa den hilabetean bezala, jendeak elkartzen dira euskaraz kantatzeko gitarra jarraituz. Lire la suite

Assemblée Générale de lancement de l’eusko le 26 janvier

Euskoa abiarazteko Biltzar Nagusia - ttipiaL’Assemblée Générale de lancement de l’eusko se tiendra le samedi 26 janvier de 9h30 à 12h30 au centre Lapurdi à Ustaritz (près du Château Lota).

Elle est ouverte à tous. Nous vous invitons à assister à cette étape décisive de la naissance d’une monnaie locale basque, écologique et solidaire sur notre territoire.

Pour celles et ceux qui ne sont pas encore membres, il sera possible d’adhérer sur place, à partir de 9h00, avant le début de l’Assemblée Générale (il faut être membre pour pouvoir voter).

Ce sera un moment important dans la vie de l’eusko, venez nombreux !

Euskoa abiarazteko Biltzar Nagusia urtarrilaren 26an

Euskoa abiarazteko Biltzar Nagusia - ttipiaEuskoa abiarazteko Biltzar Nagusia urtarrilaren 26an iraganen da 9:30etatik 12:30etara Lapurdi zentroan Uztaritzen (Lota gazteluaren ondoan).

Deneri idekia da. Tokiko moneta euskaldun, ekologiko eta solidarioaren sortze etapa erabakigarri hortan parte hartzerat gomitatzen zaitugu.

Oraindik kide ez direnentzat, tokian berean kide bilakatzea posible izanen da, 9:00etatik goiti, Biltzar Nagusia hasi aitzin (kide izan behar da bozkatzeko gai izaiteko).

Memento garrantzitsua izanen da euskoaren bizian, zatozte saldo handian!